Izango da hillabetia baiño gehixago antzeko izenburua jarri netsala nere
beste mezu bateri. Eta agindutako moduan, erakutsi bihar detsuet
gizonezkuori benetan guai, cool eta in izateko nun eruan bihar dittuzuen
frakok. Behaketa intentso eta luzearen ondorixuak dira hónek; hortaz,
benatakuak
In, fashion, cool eta guai izan nahi badozu; hogei urteren bueltan
bazabiz; ule asko badakazu; oaso argala bazara; eta intelektual,
hip-hopero, rapero edo pijoa ez bazara balio detsu (ze uste zenduen ba,
chic izateko arau asko nbete bihar dira)
Badakit zerrenda honetan izan leikela iñor ez sartzia (Me4ndikute da
gehixen hurreratzen dana, baiña ez dakit ba nik!). Halan da guztiz be, nik
neure aportaziñua egin nahi detsuet, aholkuak.
Ule asko izatiana inportantia da, ze luuuuze laga bihar dozue. Kizkurra
izan ezkero, Jackson fivek baiño haundixagua, edo Luisen lagun haren
moduan (11811).
Lelengua beteta, jo deigun fraketara: ipurdi azpittik eruan bihar dira, ez
dakitt oso ondo ze mekanaismo erabiltzen dan frakeri eusteko baiña ipudiko
kurbian azpittik derrigor. Jertsia, beraz, luzia izan bihar kantzontzillo
bistan ez ibiltzeko. Baiña kantzontzilluak momenturen baten seguru ikusiko
jatzuezela. horregaittik, ganorazkuak eta garbixak erabilli! Ez jantzi nik
ikusi nittuanak; horixak goma gorrixakin eta kriston letra haundixak eta
baltzak. Oso-oso zatarrak.
Inkomodua, fijo dala, batez be jarritta (zitturoiañ hebilliak aurre alde
horretan egin bihar daben presiñua ez da oso atsegiña izan bihar....
Zuek ikusi: para lucir hay que sufrir.
Baten batek probatzen badau esango desta
leire, faxion biktim
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to