> Oierrek
>>Eman dezagun baietz, euskaldunen %20 inguruk dakiela "benetan euskeraz
>>berbetan eta idazten". Jar dezagun %20 hori euskaraz idazten. Folio
>>bete, besterik ez. Jarri euskara zuzentzaile bat (edozein zuzentzaile)
>>testu horiek zuzentzen eta ezetz libratu zuzenketarik gabe %1 ere.
>
>
> Ezta erdaldunen %1a bez, edo frantsesena, edo italianuena... zer esanik
> ez  inglesena.

Ni ez nago horretaz oso ziur. Nire esperientzia pertsonalak eta nire
inguruan jardun duten askorena oso bestelakoa da. 10 urte daramatzat
euskaraz eta gazteleraz idazten nire lanean. Gazteleraz noizean behin
izaten dut zuzenketaren bat. Euskaraz sistematikoak dira. Unibertsitatean 7
urtez euskaraz baino ez dut ikasi. Ondoren bi urtez euskaraz eta gazteleraz
jardun nuen. Euskarazko lanetan irakasleek edukiez gain beti zituzten
euskarari buruzko zuzenketak. Gazteleraz, oso aldin behin gertatu zen hori.
Ni euskararekiko ardurabako samarra izan ninteke. Baina nire inguruan izan
ditudan gehienei gertatzen zaie gauza bera.

Maiz entzun ditut ETB1eko euskararen inguruko zuzenketa eta kritikak.
ETB2ko gaztelerari buruzkorik ia inoiz ez zait tokatu. ETB1ek euskara
zuzentzaileak ditu. ETB2k ez du hizkuntza zuzentzailerik.

Oier A.






_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to