Hauteskunde hauetako hautagaitzen eta alderdien izenekin jarraituz, konturatu naiz EA-ren hautagaitzan,
Herrien Europaren Alde delakoan, badagoela CNC izeneko talde bat:
Conceju Nacionaliegu Cántabru
http://www.conceju.org/


Baina ze hizkuntza da talde honena? Asturianuaren eremua haraino iristen da? Ala beste zeozer da?
artikulu hau aurkitu dut, baina ez du asko argitzen
http://www.conceju.org/prensa/040214%20-%20DM.htm


Esaldi bat hizkuntza honetan: Entaralijación pola decensa d´esti valli cántabru. Ena autulidad aluchandu escontra la quemá de residuos tósicos ena planta d´Alfa en Mataporquera.

Turtziozen eta Karrantza alde honetaraino, alegia, Euskal Herriraino ere iritsiko ote da hizkuntza gutxitu hau?

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to