Itxura danez, fiskalak berak esan dau Josu Larizen aurkako epaiketia "eskandalugarrixa dala". Izan be, hain agerixan dago tipo horrekin egin dabien bidegabekerixia, ze...
- Hegoaldetik 1986 inguruan alde egin bazeban torturei bildur hutsarengaitik izan zan (militatu, berak LABen eta Gestoretan militatzen zeban bakarrik, ETAn sekulan ez zan egon; baina errugabe izatiak ez zeban sasoi hartan norbere seguridadia bermatzen -gogoratu Mikel Zabaltza, LABekoa bebai-).
- Uruguayen zeguala beren aurkan jo bazeben "chivo expiatorio" modura izan zan, etxakuen asko ardura erruduna edo errubakua zan; errefuxiatua=ETAkua=erruduna formulia aplikatu jakon beste barik.
- BI BIDARREZ ukatu zeben Uruguayeko epailliak extradiziñua, arrazoirik bakua zala argudiatuta. Orduan orain dala urtebete lege guztien gainetik eta laino guztien azpitik pasatu eta bahittu egin zeben GARZON nere lagunaren presiñoz. Argentinako interpoleko Unidade Antiterroristan egon da juan dan urte ta erdixan (hantxe elkarrizketatu zeban Matrallako irratixak). Badakizue: "epaillien erabakixak errespetatzen doguz..." gure aldekuak dirazenian. Bestela, beste herrialde batera expultsatu eta handik barriro saixatu, harik eta epaillien erabakixa gure gustokua izan.


Bonadio epailliak (euskal argentinarren araberan nahikua ustela, eta ez errefuxiatu politikuen aldekua) astebete atzeratu dau epaiketia froga barrixak kontsideratzeko.

Beraz astebete dauke Garzonek eta Espainiako Gobernuak Argentinari presiño gehixago egiteko. Badakizue, danok daukagu prezio bat eta zuzenbidea errespetatzea ez da lehentasuna. Orain arte ez da izan Argentina eta Uruguayen kasuan, eta susmua daukat gauzak ez dirala larregi aldatu.

Astebete dauka bebai EAEko Jaurlaritziak altzolatar honen eskubideak errespetatzeko kontrapresioa egiteko. Baina ez dot uste ezer egingo dabenik, "etarra" baten alde jardutia eskuak zikintzea da ta. Oin arte hala izan da behintzat.

--
---
oier gorosabel larrañaga
lekeitio - euskalherria
garzon epailliaren prebarikaziñoz eta EAEko poliziakuen negligentzixaz kaltetu eta 
preso politiko izandakua



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to