Ez dakit gauza hauek Leireri interesatuko ote zaizkion baina orain dela 22
urte Hanburgon zera ikusi nuen estreinako eta azken aldiz:

Imajinatu ezazu, Leire, edozein plazapeko parkinga. Jaitsi zaitez autoen
sarreratik maldan behera baina oinez, autorik gabe, eta horra non parkingean
ez dagoen batere autorik.

Baina ez dago, ordea, hutsik. Autoentzako lauki bakoitzean emakume bat dago,
tente, keinu erakargarriak eginez edo. Guztira, ehunen bat emakume, zain,
noiz ehiztariak hurbilduko.

Autoen sarreratik jaisten dira ehiztariak eta emakume-basoan zehar doaz
pasieran, jira eta buelta, atzetik eta aurretik merkantzia bertatik bertara
begiratuz, salgei leudekeen  abereak balira bezala aztertuz.

Gustokoren bat bada, bezeroaren nagusitasunaz galdetu:
-- "Zenbat?"
-- "Horrenbeste".
-- "Hummmm" edo esan, garestitxo ote den aurpegia jarri eta besteren
batengana.

Nik esklaben merkaturik erromatarren filmetan baino ez dut ikusi baina
Hanburgokoa gauzarik antzerakoena zen.

Amatiņo



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to