Ekonomia doktoregoko ikaskide batek esan zidan soziologoak ematen ditugun azalpenak burtsa analistenak bezelakoak direla, edozer gertatuta ere  - alderdi batek asko gora edo behera joan, akzio batek asko gora edo behera mugitu -  beti aurkitzen dugula esplikakazio egokiren bat joera biak azaltzeko  ....  "a posteriori" :-)

Seguruenez arrazoia du, baina hor doa nirea:

Nik uste oraingo hauteskundeetan bozkatu duen gende gehiengoaren botoa, dakizuen bezala gende gutxi, boto "konbentzitua" edo "militantea" izan dela.

Normalean sondeoetan erantzunik ematen ez dutenek, edo zalantzazko edo indeziso bezala agertzen direnak, oraingoan ez dira joan bozkatzera, Europar hauteskunde hauetan paso egin dute.

Sondeoen bidez egiten diren aurreikuspenetan zailena "zalantzazko" boto hauen kokapena izaten da (sukaldeko lana). Oraingoan arazo hau asko gutxitu dela iruditzen zait, ondorioz gehiago asmatu da.

Erabilitako teknikak berdinak izan arren, eskarmentuz zeozer hobetu da interpretazio edo sukaldeko lan hauetan, diot nik....

Hala ere, burtsako analisten ohiturari jarraituz :-) , salbuespenak badaudela esan beharra dago:

Lehen aldiz, CIS-ak (Centro de Investigaciones Sociológicas) sukaldaritza lanik ez omen du egin, eta sekulako hanka sartzeak egin ditu:

"El Centro de Investigaciones Sociológicas desbarró en sus pronósticos al ofrecer, por primera vez en su historia, unos datos sin apenas «cocina» y pronosticar una participación del 76 por ciento y una victoria del PSOE por casi diez puntos " (http://tinyurl.com/yrtq8 )

Sukaldean ez aritzeagatik, sekulako saltsa sortu da: El PSOE, dispuesto a que el CIS deje de hacer encuestas para no influir en el voto de los ciudadanos ( http://tinyurl.com/yvz54 )

eneko

        Honek zer esan nahi du, sondeoek gero eta teknika hobeak erabiltzen
dituztela? Enekok izan dezake erantzuna.

        Amatiño
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to