Batean eta bestean propaganda egiten ari dira, EuskalMet.net dela eta (izen nahasgarriagoa ere asmatzea zaila....)

*http://tinyurl.com/3bupa


Finantzabideak zeintzuk diren ez dakit, webgunean ez dut aurkitu, baina ulertzen dut maila handi batetan denok ordaintzen dugula, Eusko Jaurlaritzaren Zuzendaritza bat bait da.


Horregatik ez ditut horrelakoak ulertzen:

*"© MKZ. Debekatuta dago informazio hau, osorik nahiz zati bat, beste inon berariazko baimen idatzirik izan gabe sartzea."


Hau da, Eustatek egiten duen datu bilketa bat, kopiatu eta Diario Vascon publikatu dezaket. Aldiz, eguraldiaren inguruko daturik ezin dut modu berdinean hartu. Eibar.ORG-en webgunean Eibarko iragarpena jarri nahi banu, ezingo nuke.


Copyright-a dute herriko jai egitarauek, ordenantzek edo udaletxeko kortinen koloreek?

Euskalmet.net-eko datuak egunero lapurtu eta Eibar.ORG-en webgunean sartzen baditugu, pleitoa jarriko digute? diru publikoaz sortutako datu publikoak direla argudiatzen badugu lio askoren arriskua dugu?

Kontua da konpetentzia oso ona daukatela, http://www.ehkme.com/ eta datu lokalagoak ematen dituztela eta abar, baina hauekin ere azken 2 hilabetetan ezin kontaktatu nabil, eta hori zenbat kobratuko duten galdetu niela... Enfin...

Bitartean, Diario Vasco antzerako informazioa eskaintzen ari da udal guztietan, doan. Hau martxan jarriz gero, udal bakoitzaren webgunean eguraldiaren informazio eguneratua azalduko da automatikoki. Noski, propaganda lerrotxoarekin (Cortesía de Diario Vasco).

Mitxel Ezkiaga DV-koak elkarrizketetan galdetzen duen bezala: "Vascos, ¿tiene arreglo lo nuestro?"

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to