Xabier Mendiguren(e)k dio:

Markosek:


Postdata ikusi dut eta zoragarria izan da; baina ez protagonista
metrosexualaren elastiko ezin sexiagoagatik bakarrik. Oro har, Postdata
bikaina izaten da: erakartzeko ez du histeria eta horikeria erabiltzen,
aktualitate gori gorriari ez dio jaramon handirik egiten eta darion musika
apala da; ordea, ez da, aurreko ezaugarriak betetzen dituen hainbat programa
bezala, txapontzi gogaikarri bat.

Hain zuzen, horixe bera esan daiteke Mendigurenen "Arbelaren gainean"en
gainean, eta horrexegatik ezkondu dira hain ederki liburua, idazlea eta
telebista.





Nik ez nuen Postdata ikusi (lotsa eman ohi dit neure burua hedabideetan
ikusteak), baina pare bat lagunek komentatu didate oso saio polita izan
zela. Gaizki eginak larrutzen bezala ondo eginak aitortzen ere jakin behar,
eta kasu honetan horrek izen bat du: Elixabete Garmendia.

X.


Nik ikusi neban 'postdata'; bikaiņa begittandu jatan. Kamisetian kontuori deigarrixa, zerrendako partaidiak ez diran eibartarrak be konturatu ziran: Eneba! 'matrallako'n kamisetia jaroiak barren!. Kamisetiana aparte, saioa oso ona: Xabierri eta Elixabeti zorionak!

Serafin



------------------------------------------------------------------------

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to