Printzipioz fandangoa eta jota gauza bera izan daitezke. Toki batzuetan fandangoa izenarekin ezagutzen dira eta beste batzuetan jota bezala. Gero badaude tokian tokiko ezaugarri bereziak eta gerta daiteke toki batzuetan bi izenak erabiltzea eta bien arteko ñabardurak egitea.
Normalean 3/8 ko erritmokoak izaten dira fandangoak eta jotak. Guk "fandangoa eta arin-arina" esaten dugu askotan, baina Bizkaia aldean jotak edo jotiek esaten dituzte. Letra badu eta kantatzen bada guk Trikitixa deitzen diogu. Askori "fandangoa" izenak belarrira kosk egiten dien, Andaluzia aldeko jatorria salatzen duelakoan, eta akaso halaxe izango da, baina hala balitz ere aspaldi barneratuta dugu hori ere, beste hainbat bezala. Iztuetak 1824an argitaratutako "Gipuzkoako dantza gogoangarrien..." liburuan "fandangoa" esaten du, eta Gipuzkoara Bizkai aldetik sartzen ari dela azpimarratzen du "Gipuzkoan ezta usatzen gizon dantza egin ondoan, ez fandangorik, eta ez Bizkai dantzarik egitea. Egia da orain asi diradena zenbait erritan, bañan nere gazte denboran, dantza beakurtsu edo respetable aietan, etzan bein ere egiten, danza mota oienik". Iztuetak aipatzen duen Bizkai dantza, arin-arina da. Arin-arina 2/4 erritmokoa izaten da, eta kasu honetan, kopla kantatuz gero guk "porrusalda" deitzen diogu. oier. > Inork ba al daki inguru honetan zein den "fandangoa" eta "jotaren" > arteko aldea? > > Amatiño baserriko lehengusuak, Jose Mari Iriondo trikitilariak, > "Amatiño" izenburupeko fandangoa burutu du eta horra eztabaida. Ez diot > berari galdetu ez dakidan haserretu¡ > > Amatiño ****************** www.dantzan.com dantzaren inguruko informazio guztia! ******************
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]