Diseinuan osagarri txikitxo batzuk gehitu ditu Arrateko Amak blogetan

Orain, euskarazko data konpletoarekin ageri dira, zuzen deklinatuta:
adibidez, http://www.eibar.org/blogak/mendigreen/1
"2004ko ekainaren 23a, asteazkena "

mezu indibidualetan ere, aldameneko zutabea apur bat osatuago orain.

Nik dakidala, urteen euskarazkoa deklinabideak betiko balio du... Hau da,
'2000ko' deklinatzen da, baina '1900eko' eta '2100eko', adibidez. Baina ezin
izan dut horren data urrunekin frogatu Coreblog-en ez dituelako ametitzen,
aldiz '1995eko', '1996ko', '2010eko' edo '2011ko' bezalakoak ateratzen
dituela ikusi dut.

Hala ere, egindako euskaratzearen zuzentasun linguistiko
eta matematikoan konfiantza osoa dut. Eta azalduko dizuet programa informatikoa nola den:


Python lengoaia informatikoan idatzitako programa batek erabakitzen du deklinabide zuzena zein den, -ko ala -eko.

Honela. Hauxe da programa. 'u' aldagaia da urtea, eta 'dekli' emaitza dagokion deklinabidea::

 if u % 1000==0:
    dekli='ko'
 elif u % 100==0:
    dekli='eko'
 elif u % 20==0:
    dekli='ko'
 elif u % 5==0:
    dekli='eko'
 else:
    dekli='ko'

Esplikazioa: Jarraian ageri diren urratsak hurrenkera horretan erabakitzen ditu programak. 5.en urratsera bakarrik iristen dira aurreko 4 urratsetan erabaki ez diren amaierak. Urratsak horrela ulertzen dira:

1. Urtea mila zenbakiarekin zehatz zatigarri bada, hau da, milakoa bada, -ko dagokio (2000ko maiatza, 3000ko azaroaren 12an...)

2. Ehunekin zehatz zatigarri bada, hau da, ehunekoa bada, -eko dagokio (2100eko urtarrilaren 1ean ospatuko dugu 22. mendeko lehen eguna, Amatiņok kontrakoa pentsatu arren)

3. 20rekin zehatz zatigarria bada, hau da, 20, 40, 60 edo 80rekin amaitzen bada, -ko dagokio (1980ko abenduan)

4. 5ekin zehatz zatigarria bada, hau da, 5 edo 10, 30, 50, 70 edo 90ekin amaitzen bada urtea, -eko dagokio (1995eko, edo 1990eko udaberrian).

5. Beste kasu guztietan (2, 3, 4, 6, 7, 8 eta 9 amaierak), -ko amaiera tokatzen da. 2129ko Nafarroa Oinezen elkartuko gara...

1000000. urtean zer gertatuko den ez dakit, baina ordura arte, funtzionatu behar du.

Luistxo



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to