Aupa,
umeentzako testu labur bat idazteko asmoagaz, Otsagiko Bobo personajea sartzea pentsau dot, interesgarria dalakoan. Interneten begira ibili naz, baina ez dot informazino handirik topau. Batez be, erroparen eta dantzaren gaineko informazinoa da lortu dodana, baina ez Bobo personajearen gainekoa. Eta hori da niri gehien interesetan jatana: zegaitik daukaz arpegi bi? zer esan gura dau personaje horrek? dantzak be sinbolismo bereziren eukiko dau, ezta?
Nonork lagunduko deust?
Hau da interneten topau dodan informazino zehatzena:
 
"Haien ondoan "Bobo" pertsonaia interesgarria dugu, gorri eta berdeko Arlekin moduan jantzirik; eskuan larruzko borla bat buru duen zigor bat darama, eta hainbat unetan aurpegia alde biko mozorro azal txuri-beltz bizardun batekin estaltzen du. Jano jaungoikoa gogoarazten digu, izaera biko gizaki mitologikoa.
Haien dantzetan lau makila-dantza kementsuak ditugu aipatzekoak, benetan ikustekoak baitira; ondoko izenak dituzte: Enperador, Katxutxa edo Trulala, Dantza eta Modorro. Gaitariek eta danborjoleak jotako melodia ausartien soinupean, dantzariek haien artean eta zoruan jotzen dituzte gorostizko makilak, erritmikoki, kolpe lehor eta ebakietan; denek batera ematen dituzte birak, haien mugimenduak egin eta desegiten dituztela. Pañuelo-dantzan dantzariak elkar gurutzatu egiten dira, irudien etengabeko nahasi batean, eta dantzakideek osaturiko ilara bikoitzan barna makur eta banan-banan pasatzen dira guztiak, baita "Boboa" ere. Batzuetan mugimenduak ustekabekoak eta komiko samarrak izaten dira. Bukatzeko, Jota dago, banan-banan zein taldean dantzaturik, non erritmo eta azkartasuneko benetako erakustaldia ematen baitute".
 
Eskerrik asko,
Julen



Nuevo Yahoo! Búsquedas
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to