Neu be hasi naz blogean gauzak sartzen. Baina komuneko atian mezuak uztia
lakoxea begitantzen jat,  handik nor pasatuko dan ez dakidala. Hortaz, zelan
hamendik lagun batzuk behintzat pasatuko zariela badakidan, hortxe lagako
deutsuet gaur idatzi dodana.
Agur bero bat guztixoi.
X.


Atzo, uztailak 18, elkarrizketa luze bezain mamitsua egin zioten Berria-ko
Igandea gehigarrian Joseba Arregiri.

Arregik adinako ezinikusia bildu dutenak. Nik neuk ere egundokoak idatzi
nituen garai batean (administrazioan ardura handiak zituenean) haren
gainean, eta handiagoak botatzeko gogoaz gelditu ere bai. Halaber, aitortu
beharrekoa da azkarra eta abila dela gutxi bezala, bere
pentsamendu-eskemaren barruan koherentziaz jokatzen duela eta zaila dela
dialektikan hura gainditzea.

Igandeko elkarrizketa hori irakurrita nire lehengo uste eta iritzi guztiak
berretsi behar. Hori da hori zitala eta gaiztoa izatea. Dena dela, Arregiren
manipulazioak eta maltzurkeriak baino gehiago, Iņaki Petxarroman
kazetariaren jarrera aipatu eta txalotu nahi dut: neurritsu, dotore,
elkarrizketatuari bere burubideak argudiatzen utziaz beti. Hark esaten
zituenak esanda, edonork ez zuen izango horrenbesteko patxada.

Ez dakit zein izango den Joseba Arregiren etorkizuna. "Ez da alferrik
galduko!" esaten zen garai batean halakoengatik. Dabilen tokian dabilela, ez
nuke haren etsaia izan nahi, baina are gutxiago haren laguna. Arregik
lagunik izan ote dezakeen zalantzan jarriko nuke baina.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to