Asier:

Eibarren be laster helduko gara portzentai horretara :-)

Andrazkuak hasten ez badira, nekez. Baina Elena Lakak idatzi desta semi-pribatuan:


Ezin izan neban ikastaroan egon, baina zelako inbidixia orain! Egon nintzen
domekan Garirekin eta Leirekin, eta enteratu nintzen ondo pasatu zendutela.
Eta ni ikastaro barik, snif! , piperrik pe ulertu barik blogei buruz
zabizten berbetia, nahiz eta ondo jakin ez zertarako erabiliko doten blog
bat. Leirekin komentatzen neban pudore kontua be badela blog bat izateko
kontua. Saiatuko naiz zeozer ikasten.

Bueno Elena, instrukzioak daude PDF batean hemen: http://www.eibar.org/blogak/instru
Markosentzat ere oharra, hor dituela instrukzio osotuak.


Nahi baduzu sortuko dizut blog propioa berehala, probak egiteko.

Abokatuak eta bufeteak blogarekin, ez dira falta... Batzuk blog kolektiboak eta besteak batenak. BLAWG bilatu Googlen eta adibide mordoa, BLOG eta LAW terminoen arteko nahasketa da berba hori, blawg. Horra blawg sorta bat:

http://www.lawtechguru.com/
http://professorbainbridge.typepad.com/corporation_law_and_econo/
http://ernieattorney.typepad.com/
http://arkfeld.blogs.com/dpl/
http://www.prismlegal.com/wordpress/
http://healthlawblog.blogspot.com/

Honako hiru hauek, geure Eibarblog-ekin konpatibleak diseinuan:
http://www.dougsimpson.com/blog/
http://www.elawyerblog.org/
http://www.netlawblog.com/

Gainera, nere ustez, blog hauetan gehienak, murritz samarrak geratzen dira Eibar-Blog-en aukerarekin alderatuta.

Bakar-bakarrik egutegi erako informazioa daukate, notiziak bakarrik, eta ez eduki finkoak esplikatzen NOR den abokatua, ZEIN zerbitzu eskaintzen dituen, adibideko KASU edo BEZEROAK... Eduki finko horietarako, aldiz, aukera ematen du EibarBlog-ak.

Oraingoz ondoen Enekok egin du hori, bere bi blogetan aldameneko menuan eduki finko batzuk jarrita: http://www.eibar.org/blogak/kultu - http://www.eibar.org/blogak/prospektiba

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to