Nere bloglines harpidetzei begirakada azkar botata, harpidedun gehien duenak: BBC-ren Teknologia atala

BBC News | Technology | World Edition : bloglines-en 4531 harpidedun ditu (http://news.bbc.co.uk/go/click/rss/0.91/public/-/2/hi/technology/default.stm)

Orduan pentsatu dut, seguru kirolen atalak harpidedun gehigu dituela! Begiratu dut eta, joņo, ba ez.

Beno, baina seguru BBC-ko News orokorrak harpidedun gehigo dituela! esan dut. Ba ezta!, bloglines-en 3876 harpidedun ditu.

Aldiz berri teknologikoak eta kulturalak ematen dituen beste blog famatu bat: "Kuro5hin Technology and Culture" http://www.kuro5hin.org/ bloglines-en 4.327 harpidedun ditu.

Beraz...., jario hauek (XML, RSS, RDF,...) eta horiek irakurtzeko tresnak (Bloglines, Feed demon, zFeeder, Feed Reader,...) gehien erabiltzen duen jendea teknologiaren jarratzaile eta erabiltzaile amorratuak dira? Kirol zaleak preteknologikoak dira/gara? zein kategoriatan sartzen gara eibarnautok? :-)

ondo segi

eneko



Popularrenetakoak Bloglines, harpidedun kopuruarekin:

- Dave Winer: 2652

- Mark Pilgrim: 2100

- Lawrence Lessig: 2794

- Jon Udell: 1619

Harritzekoa ote 1-100 proportzioa euskarazko exitosoenen eta hauen artean? gertatzen da Bloglines-en ingelesezko erabiltzaileak milaka aukera dituela harpidetzeko. Zein diren erreferentziazkoak komunitate horretan... dispersiorako aukera gehiago daude gustuetan-eta.

Erabiltzaile euskaldunaren kasuan, aukera gutxitxo daude, eta apuntatzen direnentzat Sustatu edo Sarean.com erreferentzia ia segurua izango da.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to