el 21/7/04 15:53, Luistxo Fernandez en [EMAIL PROTECTED] escribió:

> Gari:
> 
> 
>> Toki batzuetan "fluoreszente" ere deitu izan diete eibartarrei, "porque
>> alumbran mucho y gastan poco". Mutrikun portugesak deitzen zaie
>> eibartarrei, oraintxe burura etortzen ez zaidan zerbaitegatik. Zumaian
>> esaten dute eibartarrek zikintzen dutela kalea. Enfin.
> 
> 
> Oin dala urte mordua, SD Eibar eta Mutriku bixak 3. mailan zirala,
> Bonboneraren sasoia zan ha, Bonbonerak organizau zeban biajetxo bat derbi
> horretara, Mutrikura. Han juan ziran, pankarta haundi bat hartuta, erdera
> batuan ziñuana:
> 
> PORTUGAL SALUDA A SUS COLONIAS
> 
> Luistxo
> 

Auzo-herrien arteko liskartxoak irrigarri dira azken batean, baina niri gaur
ez didate batere graziarik egiten, batik bat halako arrazismoa daroatenean
barnean.
Hain zuzen, honen haritik gogoratu naiz beasaindarren artean ere bazela
Ordiziari Portugal deitzeko ohitura; lagun artean joan Villafrancako
festetara eta tabernan galdezka hasi baxoerdia zenbat eskudotan zen eta
halako txorakeriak.
Hala ere, bizkaitar-gipuzkoarren artekoa da batere onik egiten ez didana eta
(aurrekoa ez bezala) aldatzeko itxurarik ikusten ez diodana. Zuek bien
arteko ardatzean egonda ez dakit perspektiba berezia duzuen baina.

X.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to