Joe, Asier, pasau barik! Berba potoloak izan dira horreek, gero! Pozten naz hainbeste gustau bajatzu, eta eskerrik asko danagaitik. Edozelan be, Mendigreenek be, liburu horren editorea izan zanez, erruaren parte handi bat dauka. Esker txarreko lana da editorearena. Xabierrek esan beharko deusku hobeto, baina susmoa daukat editore ona izateko galtzaile ona izaten be jakin behar dala, jakinda liburu baten zati bat (zati on bat) zeurea dala eta, halanda be, egilearen meritutzat geratuko dala betiko. Ez dakit galtzaile ona, persona ona ala, nire lagun baten dinoan moduan, persona satisfetxoa izan behar dan horretarako.
Bestetik,  Leo Perutz gustau jatzula ikusita, euskeraz be badago horren liburu bat: "Bederatzietatik bederatzietara", Literatura Unibertsala bilduman, Anton Garikanok itzulita. Oso ona. Nik be ez neban ezagutzen eta oso inpresino ona itxi eustan.
Julen

Asier Sarasua <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
kaixo,

uztaila inguruan galdera bat egin neban. Uda honetan zer irakorri neike?
Mikel Iturriak erantzun zestan:
"La Nave de Baco" eta "Han goitik itsasoa ikusten da".
http://www.mail-archive.com/[EMAIL PROTECTED]/msg00580.html

Mendigreenek beran blogian be bota zittuan idazle pare baten izenak: James
Ellroy eta Elmore Leonard.
http://www.eibar.org/blogak/mendiguren/15

Galderia zerrenda honetan egin eta gero, zeozer esan biharko dot ba.
Ez naiz oso idazle ona, eta kritika literarixuan gitxiago. Irakorle ona
naizen be ez dakit. Baina hamentxe laburpen txiki bat.

"Han goitik itsasoa ikusten da" (Julen Gabiria)
Euskeraz aspaldi irakorri doten libururik onena. Duda barik. Idazteko modu
aparta daka Julenek. Errez irakortzen dana, baina ez errezegi idatzittakua:
landua, zaindua, ederra... eta irakorketan murgiltzen zaittuana. Muxikako
mutiko gazte bat Gino Bartaliren bila, Toscanako herri txiki batian.
Liburuak dana daka politta, baina onena Gabiriak sortu edo berreskuratu
(filmetatik eta bizitza errealetik) dittuan pertsonaiak, bakoitxa mundu
zoragarri bat. Danen artian unibertso maittagarrixa osatzen dabe, eta zu
zeu unibertso horren zurrunbilluan barneratzen zara, nahi barik,
barruraińo. Asko gustau jata, Julen, benetan. Ez badozue irakorri, zeren
zain zagozie? Ez dakizue han goitik itsasoa ikusten dala?

"La nave de Baco" (Sįnchez-Ostiz)
3-4 lekutatik jakin neban liburu honen barri, eta dana kritika onak. Eta ez
dakit ba. Zer nahi dozue esatia, neri ez jata hain ona pentsau.
Sanchez-ostizen idazkeria gustau jata, liburua oso ondo dokumentauta dago,
ondo girotuta... baina 3-4 ideia hartzen dittu idazliak, eta behin eta
berriz agertzen dira nobelan, aspertu arte. Higuindu arte ixa. Bigarren
zatixa hobia da, baina hasierako 150 orrixak oso repetitibuak: en Pamplona
no se puede vivir porque te ahogas, a partir de los 50 no se puede cambiar
tu vida, si eres escritor tienes que vivir en Madrid... Zenbat aldiz esango
ete dau "que en Pamplona sólo hay curas, monjas y derechones"? 40 aldiz ez
bada gehixago. Liburu guztia bardińa esaten. Halan da be, errez eta nahiko
gustora irakorri dot.

"Chantaje mortal" (Elmore Leonard)
Mendigurenek Leonard beran blogian aittatu, eta bixamonian bere liburu bat
heldu jatan eskuartera. Kasualidadia. Ez dakit idazliaren libururik onena
izango ete dan. Nobela baltza, poliziakua. Gangsterrak, txantaiak,
prostituzińua, lapurretak... Nobela baltza eta Humphrey gustatzen
bajatzuez, hau be gustauko jatzue. Holako liburu bati eskatu leixikon
guztia daka. Hobiak irakorri izan dittut, baina hau be txarra ez.

"El Judas de Leonardo" (Leo Perutz)
Liburu hau Ainhoak erregalu zestan oin dala aste batzuk. Milan, 1498, eta
Leonardo da Vinci Judasen arpegixa margotzeko modelo bila. Ondo girotuta
eta trama interesgarrixa. Neretzat guztiz ezezaguna zan Perutz, baina hau
irakorri ostian ahalegindu bihar naiz beran beste libururen bat jiratzen.
Nere gustoko idazkeria, umore garratza, fantasia puntu egokixa, eta
irakorliak espero ez dittuan egoerak. Gomendagarrixa.

Beste pare bat be banekazen irakortzeko prest, baina gehixagorako astirik ez.

Zuek irakorri dozuenetik, liburu gomendagarriren bat? (datorren urteko
udarako :-) )

Asier


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



Nuevo Correo Yahoo!
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to