Luistxok:

Herri txiki bateko alkatia gonbidatzia edo errege-erregiñak gonbidatzea,
badago aldia. Alkatian faboreko ALDIA, nere eritxixan. Pentsatzen dot
Elgetan Espaloia inaugurau zebenian gonbidatuko zebela Patxi Basauri, eta ez
Borboiak, ze Espaloikuak ez dira baboso monarkiko batzuk.

-- Baiña orduan arazua gonbitian jaok, ez ordaindu barik sartu zirala.

Datu objetibo bat da (Letizia dibortziatua). Hipotesietan barneratuta, esan
geinke akaso Letizia igual izango dala ekolojistia (baietz!) edo
antimilitaristia...
 
-- Datu objetibo guztiak aittatzen hasiko bagiña... Bestalde, datu
objetiboak dittuk Lamarka homosexuala, Kofi Annan baltza eta
lehendakariordia emakumia dirala baiña ez jaok esan biharrik. Ezkutatzia ez
jaok modan baiña esan biharra be ez.

Borboien inguruan sobran dagona koipia da. Kritikia eskas. Pisu bako nere
ale xixtrin hori ez doia iñora. Baina hondar aletxo bat hemen, beste bat
han... hondartza galipot borboniko koipetsua baino agerixagua izango dalako
esperantza handirik ez, baina neuk nere aliak botako dittut tarteka. 

-- Neri oso irizten jatak. Urtiak dittuk nik artikulua idatzi nebala
horretaz (ia topatzen doten). Kontua ez dok hori. Kontua dok "Letizia
dibortziatu" esaera horretan nik gitxiespeneko zentzuna sumau nebala...
Horrela ez bada... ba kitto.

Amatiño

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to