Kaixo! nik ere udara honetan irakurri ditudanak zuekin komentatu nahi nituzke: EL CARRO DORADO: Salwa Bakr-ek idatzia: Egiptoko emakumeen kartzela batean dauden emakumeen bizitzak Estilo arabiarrean kontatuta, imajinak, adjektiboak, ahozko tradizioa,.Gustatu zait.
LOS HOMBRES QUE CAMINAN: Malika Mokadem-ek idatzia: Argeliako historia kontenporaneoan kokatuta, tribu bateko emakumeen bizitza, aurrekoan bezala estilo arabiarrean, esan nahi da, adjetibazio handia, hango pasaien deskribapenak,...emakumeen borroka. Uf ,familiako loturak ondo ulertzeko eskematxoa egin nuen. Gustura irakurri dut. Biak emakumeak idatzita. SOINUJOLEAREN SEMEA: Oso polita, alde batetik hizkuntzaren erabilera, ulerterraza, hitzei eta hizkerari maitasun deklarazioa, beste aldetik gure historiaren zatien islak, eta gero protagonistaren ibilbide pertsonala.(...) VAN'T HOFFEN ILEA: Pixka bat moska geratu naiz: ipuinak asmatzeko formula : hiztegiko jolasa, (oso praktikoa gu ere hasteko horretan, jeje) agertzen diren istorio pila, baina azkenean dena erresolbitu gabe geratu zait, eta hizkuntzaren erabilera halako kargantea zergatik,. Argi gehiago emateko moduan dagoen norbait baldin badago zerrendan, gustura jasoko nuke. PERSEPOLIS: Marjane Satrapik egindako komikia, 4 ale dituena. Oraintsu erosi dut 4. alea, beste 3ak lehenago erosi eta irakurri-ikusi nituen. Komiki formatoan Irango egoera islatzen du, modu autobiografikoan, bere bizitzaren kontuak eta gertakizunak azalduz. Iban Zalduaren kritika irakurri eta gogoa piztu zidan, eta egia esan merezi du. Hauek uda baino pixka bat lehenago irakurri nituen, baina berdin da: KOLOSALA IZANGO DA: Oso-oso polita, asko gustatu zitzaidan. LARREPETIT: Pello Lizarralderena. Zaila egin zitzaidan irakurtzea 87 CUENTOS -Quim Monzó-: Oso originalak, gustura irakurri dut Bueno, momentuz besterik ez, hurren arte! ----- Original Message ----- From: "Asier Sarasua" <[EMAIL PROTECTED]> To: <[EMAIL PROTECTED]> Sent: Thursday, September 02, 2004 11:08 AM Subject: [eibar] udako irakurketak kaixo, uztaila inguruan galdera bat egin neban. Uda honetan zer irakorri neike? Mikel Iturriak erantzun zestan: "La Nave de Baco" eta "Han goitik itsasoa ikusten da". http://www.mail-archive.com/[EMAIL PROTECTED]/msg00580.html Mendigreenek beran blogian be bota zittuan idazle pare baten izenak: James Ellroy eta Elmore Leonard. http://www.eibar.org/blogak/mendiguren/15 Galderia zerrenda honetan egin eta gero, zeozer esan biharko dot ba. Ez naiz oso idazle ona, eta kritika literarixuan gitxiago. Irakorle ona naizen be ez dakit. Baina hamentxe laburpen txiki bat. "Han goitik itsasoa ikusten da" (Julen Gabiria) Euskeraz aspaldi irakorri doten libururik onena. Duda barik. Idazteko modu aparta daka Julenek. Errez irakortzen dana, baina ez errezegi idatzittakua: landua, zaindua, ederra... eta irakorketan murgiltzen zaittuana. Muxikako mutiko gazte bat Gino Bartaliren bila, Toscanako herri txiki batian. Liburuak dana daka politta, baina onena Gabiriak sortu edo berreskuratu (filmetatik eta bizitza errealetik) dittuan pertsonaiak, bakoitxa mundu zoragarri bat. Danen artian unibertso maittagarrixa osatzen dabe, eta zu zeu unibertso horren zurrunbilluan barneratzen zara, nahi barik, barruraiño. Asko gustau jata, Julen, benetan. Ez badozue irakorri, zeren zain zagozie? Ez dakizue han goitik itsasoa ikusten dala? "La nave de Baco" (Sánchez-Ostiz) 3-4 lekutatik jakin neban liburu honen barri, eta dana kritika onak. Eta ez dakit ba. Zer nahi dozue esatia, neri ez jata hain ona pentsau. Sanchez-ostizen idazkeria gustau jata, liburua oso ondo dokumentauta dago, ondo girotuta... baina 3-4 ideia hartzen dittu idazliak, eta behin eta berriz agertzen dira nobelan, aspertu arte. Higuindu arte ixa. Bigarren zatixa hobia da, baina hasierako 150 orrixak oso repetitibuak: en Pamplona no se puede vivir porque te ahogas, a partir de los 50 no se puede cambiar tu vida, si eres escritor tienes que vivir en Madrid... Zenbat aldiz esango ete dau "que en Pamplona sólo hay curas, monjas y derechones"? 40 aldiz ez bada gehixago. Liburu guztia bardiña esaten. Halan da be, errez eta nahiko gustora irakorri dot. "Chantaje mortal" (Elmore Leonard) Mendigurenek Leonard beran blogian aittatu, eta bixamonian bere liburu bat heldu jatan eskuartera. Kasualidadia. Ez dakit idazliaren libururik onena izango ete dan. Nobela baltza, poliziakua. Gangsterrak, txantaiak, prostituziñua, lapurretak... Nobela baltza eta Humphrey gustatzen bajatzuez, hau be gustauko jatzue. Holako liburu bati eskatu leixikon guztia daka. Hobiak irakorri izan dittut, baina hau be txarra ez. "El Judas de Leonardo" (Leo Perutz) Liburu hau Ainhoak erregalu zestan oin dala aste batzuk. Milan, 1498, eta Leonardo da Vinci Judasen arpegixa margotzeko modelo bila. Ondo girotuta eta trama interesgarrixa. Neretzat guztiz ezezaguna zan Perutz, baina hau irakorri ostian ahalegindu bihar naiz beran beste libururen bat jiratzen. Nere gustoko idazkeria, umore garratza, fantasia puntu egokixa, eta irakorliak espero ez dittuan egoerak. Gomendagarrixa. Beste pare bat be banekazen irakortzeko prest, baina gehixagorako astirik ez. Zuek irakorri dozuenetik, liburu gomendagarriren bat? (datorren urteko udarako :-) ) Asier ---------------------------------------------------------------------------- ---- _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]