Luistxo Fernandez(e)k dio:

Blog batean idaztea isolatzea iruditzen zaizu, konparatuz posta-zerrendarekin... Beste askori, Internet bera, e-posta bera, isolatzaile, alineatzaile eta ez-naturala iruditzen zaie: sozializazio naturalaren kontrakoa.

Maitek gehiago egiten du blogean zerrendan baino. Beste batzuek gehiago zerrendan blog-ean baino. Nik, zerrendetan eta beste toki batzuetan idazten ditudanak jartzen ditu blogean (ez dut propio ezer sortzen blogerako, bestela sortzen ditudanak pilatzen ditut han). Mendigreenek egunero blogerako artikulu bat idazteko penitentzia ezarri dio bere buruari.


Izan ere, zergatik ez dudan blogik nahi pentsatzen aritu nintzen atzo. Uste dut alferkeria dela. Blog batean idazteak errespetu gehiago ematen didanez, testuak ondo aukeratuak, hobeto idatzita eta interes pixka batekoak izan beharko lukete nire ustez.

Kontua da alferra naizela horretarako, eta nahiago izaten dudala posta zerrenda honetara ongi pentsatu eta redaktatu gabeko testu deskuidatuak bidaltzea, pentsatuz elkarrizketan onartzen diren ajeak ere hemen onartuko direlakoan.

Luistxok dioen bezala, beste batzuei kontrakoa gertatzen zaie. Posta zerrenda honek errespeto handiagoa ematen die norberaren txoko bakartiak (?) baino. Kuriosoa da.

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to