Asierrek:
> > 
> Euskal Herrixan dialekto eta isoglosa gehixenak mendebaldetik ekialdera
> marrazten dira beti. Goittik behera. Baina kontua ez da hain garbixa,
> itxuria. Isoglosa eta ezaugarri askok iparra eta hegoaldia bereizten
> dittue. Ez biharbada euskalki nagusixetan, baina bai azpieuskalkixetan.
> Esate baterako Debagoiena vs. Debabarrena.
> 
> Eta hori oindiokan garbixagua da Gipuzkua mailan. Lau azpieuskalki ei
> dagoz: Urola eta Donostia kostan, eta Goierri eta Tolosa barrukaldian. Ba,
> ezaugarri batzuetan Urola eta Goierri bardiñak dira; baiña beste batzuetan
> Urola eta Donostia (eta beste bixak desbardin).
> 
> Mendigurenek aittatutako berba batzuk be kosta/barrukalde banaketia euki
> leikie (benetako daturik ez dakat), probintzia eta euskalki mugak gaindituz.
> Kostan (Lea-Artibai, Debabarrena eta Urola): aitabesuetakoa eta
> aitxitxa/aitona
> Barrukaldian (Durangaldia, Debagoiena eta Goierri): aitapuntakoa eta
> aittajauna (aittajune)
> 
> Antzera pasatzen da hegazti batzuen izenekin, esate baterako,
> arabazozo/gaztelazozo (Sturnus sp.). Banaketia ez da Bizkaia vs. Gipuzkoa,
> kostaldia vs. barrukaldia baizik.

Isoglosa horizontalen kontu hori oso-oso interesantea iruditzen zait.

Koldo Zuazori azken liburua atera genionean ("Euskalkiak, Herriaren
Lekukoak"), zehazki erdialdeko euskalkiari buruzko atalean, datu zehatz
askorik gabe baina neure kontrako ustea adierazi nion, banaketa bertikala
egiten baitzuen, eta Goierri Urolarekin sartzen. Nik esaten nion, zaharren
hitz egiteko moduan batez ere, antz handiak nabaritzen nituela Goierritarren
eta Leitza-Basaburu aldekoen artean.

> 
> Beti pentsau dot, euskalkixen kontu honetan, bizkaittarrak baiño gehixago
> gipuzkuar eta napar (batzuk) galdu dabela. Bizkaieradunok jakin badakigu
> batua/euskalkixa bereizten, eta konturatu be eitten gara zeozer galtzen
> gaozela. Goierri ingurukuak, ostera, gitxika-gitxika Donostiarren moduan
> berbetan hasi dira, eta txarrena da gehixenak konturatu be ez dirala egin.
> Ez dakit Xabierrek zer pentsauko ete daben. Bardiña Irun ingurukuak eta
> beste asko.

Ez da horren tragikoa ere. Hizkuntzak aldatuz doaz, homogeneizatuz ere bai,
eta euskarak aurrera egiten badu, nik ezinbesteko galeratzat asumitua daukat
Goierriko hizkeraren ezaugarriena. Pena handirik gabe gainera (txikia bai,
noski), euskararen geroak kezkatzen bainau bereziki.

> 
> Goierri aldeko euskerian inguruan oso liburu interesgarrixak dagoz.
> Zaldibiako euskara (Etxabe eta Garmendia) eta Goierriko euskara (edo
> antzerako zeozer) (Hurtado).

Interesa baldin badaukazu, monografia gehiago ere bai: Zegamakoaz eta
Ataungoaz bana Joxemigel Azurmendik (Mitxel Sarasketaren bizilagun
izandakoak) idatziak.

Mendigreen

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to