"TRapisonda"-ta zabiltzatenez, beste esaera bat etorri zait burura.
Gaurko Berrian, Fermin Etxegoienek "Ampuero" titulatu du bere zutabea, herri horretako entzierroko heriotzak eta Kantabriaren hurbiltasuna-eta lotuz. Herri-izen horri lotutako esaera bat ere aipatzen du: "Zoaz Ampuerora txistu egitera". Nik beste bat ezagutzen nuen ordea, bilbotarrei entzunda: norbait pikutara bidaltzeko "Vete a cascártela a Ampuero" entzun izan dut. Aurrekoan, baina, esaera horren jatorria azaldu zidaten (azalpena egiazkoa ala leiendazkoa den, nik ezin jakin). Basurtuko ospitalean ba omen zen Ampuero doktorearen ohorez izen hori zuen salaren bat-edo. Eta, gaiztakeriaz edo garai batean asko hil zirelako bertan, esaera zabaldu omen zen: "Ha ido a cascarla a Ampuero". Gero "cascarla" "cascársela" bihurtu, eta horra. Mendigreen
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]