Serafin Basaurik diņo:

Bai Markos. Errezoia daukak, bai. Nahiko porrusalda izaten dittuk halako kultur ekitaldixak amaieran. Sentidu najuan hire jardunaren gaiņian azalpenak jasotzeko aukeria euki eta gure artekua etenda geratu izana.

Atze samarrian izan nintzuan eta, hasieran, kostau egin jataan hire berbaldixan sartzia; testua bihar najuan begixen aurrian harixa harrapatzeko, gero juan nintzuan apur bat zentratzen. Ointxe be testu eskian jiharduat nik. Ondo egon hintzan, hasieran hotz, baiņa hobetuz juan hintzan eta azkenerako entzuliekin komunikazio ona lortu heban. Ez dok erreza izan bihar, berbaldi batian sei eleberriren azterketa kritikua egittia, irakorri barik eta harixa galdu barik. Hire lanorrek merezi jok merezi patxadan irakorri deigun. Nik hala egingo juat. Adiņian aurrera zahartuz goiazenontzat pozgarrixa dok ikastola-kumiok halako zereginetan dotore ikustia (Maixus Rekalde hire andereņo izan zela jakin najuan).

Txillardegiren ateraldixak be grazia jaukak: berak baiņo gehixago dakizuela bere nobelen barri...!

Koldo Izagirre zuan, Sarasuakin batera egile agertzen naizen.liburuagaittik zorionak emon zestana, zoragarrixa dala eta. Pozik eta aldi berian lotsatuta jasotzen jittuat goraipamenok, ze liburua 90%batian Sarasuana dok. Ahalegintzen nok gauzia zuzentzen. Nik egindako biharra industria giruari lotutakua dok bakarrik. Asierrek egin jok hemen lanik gehixena, beria dok diseiņua, beria etnotestuen aukeraketa... Anamarin gaixotasunak iraun eban 14 hillabeteko tartian editau zuan, eta nere esku egon izan balitz Asier Sarasuan izena bakarrik agertuko zuan liburu azalian, baiņa egindakua eginda dagok!
Koldo Izagirren aldetik zorionak Asier!


Serafin
markos zapiain(e)k dio:

Ba, Serafin, niri laburra eta interruptus begitandu jatan gure
elkarrizketatxoa, halako kultur porrusaldetan beti gertatzen den legez.

Segituan hurbildu zitzaizun baten bat Sarasuarekin egin dozun liburua
goraipatzera; bien bitartean, andre batek gogor leporatu zidan aitatu ez
izana berak eta Txillardegik Labaiengandik ETB lortu zutela

Doinuagatik, susmoa dut andre horixe bera izan zela  biharamunean Beltzari
ezker abertzalearen minbizia izatea egotzi ziona

Gure ama ez zen oso pozik irten: "Koldo Izagirre, ondo. Zu, seme,  berriz,
txarto. Oratoria ikastaroren bat egin beharko zenuke. Edo bestela Izagirreri
berari eskatu jendaurrean berbetan irakasteko."

Hortxe dakoguz beti euskal amak erne, seme-alaben buruestimua larregi hanpa
ez dadin lan eta lan.


----- Original Message ----- From: "Serafin Basauri" <[EMAIL PROTECTED]> To: <[EMAIL PROTECTED]> Sent: Monday, September 13, 2004 9:39 PM Subject: [eibar] Txillardegiri omenaldia




"Ura juanda presia" esango dau batek baņo gehixagok. Kronikarik bialdu
ezin Ciberleku horretariko batian ahalegindu naizen arren. Idazten
denbora larregi egitten nebalako, itxuria. Arazo barik jaso izan dittut
mezuak "eibar.org/webmail"etik sartuta, Donostian egon naizen hilleterdi
honetan; baiņa idatzi eta bialtzia eziņezkua luzesamar idazten neban
guztian. Eibarrera bueltau naiz oin eta nere ordenadoriakin hobeto
moldauko naiz.

Lau eguneko hitzaldi jardunaldixak antolatu izan dittu "Elkar"
argitaletxiak Txillardegin omenez. Jardunaldixon izenburu: "Txillardegi,
75 urte euskararen aldeko borrokan".
-Iraillan  3an "Euskararen aldeko borrokan" liburuan aurkezpena, Xabier
Mendiguren gure zerrendakidia aurkezle eta Txillardegi bera mahaian.
-7xan, "Literatura eta pentsamenduzko ibilbidea" Markos Zapiain
zerrendakidia hizlari eta Koldo Izagirre aurkezle.
-8xan, "Politikazko ibilbidea" Lopez Adan "Beltza" hizlari eta Ramon
Labaien aurkezle.
-9xan, "Hizkuntza gaietako ibilbidea" Pilartxo Etxeberria EHUko
irakaslia hizlari eta Juan Mari Torrealdai aurkezle.

Iraillan 5eko "Berria"n  Ainara Gorostitzuk egin detsan alkarrizketa
irakurtzekua da. Ondo eginda. Jose Luis dan modu-modukua agertzen jaku.
Astian zihar Juan Luis Zabalak "Berria"n egin dittuan kronika bikaiņak
eginda gero, ez naiz ni horretan jardungo baiņa badaukat zeozertxo
esaterik entzule izan eta Jose Luisen lagun naizen aldetik. Txalogarrixa
izan da omenaldixau, bai antolakuntza aldetik, bai aurkezle eta
hizlarixen aldetik, baitta udaletxe zaharreko sotoa egunero bete duen
jendian aldetik. Balantze benetan bikaiņa. Ez da normala, hitzaldixetan
hainbeste jende batzia. Espero izatekua zan halako omenaldi bat
euskaltzaliongandik, baiņa bai momentua bai gaixak ezin gokixaguak izan
dira. Primeran!

Euskaltzale haundixa da Jose Luis. Euskaltzaletasunak eraginda jardun
izan dau euskalgintzan, bultzatzaille, astintzaille eta aztertzaille.
Euskara batuak asko be asko zor detsa Txillardegiri, berau izan da
Arestirekin batera eragillerik haundiņa. Euskaltzaletasunak eraginda jo
eban ekintza politikora eta duiņa izan da eta da bere  ibilbidia alor
honetan be. Euskaltzaletasunak eraginda laga eban bere injenieru
lanbidia erosotasunari uko egiņez.  Nobelagille, saiogille,
artikulugille, sustraira joten daben  pentsatzaille radikal
horretarikua, disimulo barik bere sentimentuak plausta agertzen
dakixana. Euskerian ahozkotasunakin kezkatuta (egoeria be larri-larrixa
da-eta) makiņa bat lan, proposamen eta bide zabaldu dittuana. Horrez
gaiņera, gizon ona eta irakasle bikaiņa. Goguan daukat, oin dala
hogeiren bat urte, azentuan gaiņeko ikastaro bat emon ebala Eibarren,
Armerixa Eskolan. Erakusten ona, baiņa baitta eibartarrok kontra jartzen
gentsazen iritzixak jasotzeko zabala be. Gogor itxura horren barruan
gizon samurra eta apala. Euskaltzaiņ izateko egin izan diran hainbat
ahalegiņetan galtzaille izan arren ez dauka Euskaltzaindiaganako iņungo
harrarik; hartu-emona badauka euki eta ezebez kontrakorik ostera. Berak
hala diņosku:  "Euskaltzain urgazlea naiz eta kitto. Niretzat hor bukatu
da kontua". Ezer egin barik egotekua ez da-eta oin be biharrian dihardu.
Esku artian darabizen gaien artian: bertsolarien jarduneko azterketa
fonetiko-fonologikua eta saiakera liburu bat, aspaldiko ha "Huntaz eta
hartaz" izan bazan, oingua "Horretaz" izango ei dana. Astronomiaz
artikulu ederrak idatzi izan deskuz sasoi batian, eta oin be ikutuko dau
hau gaixau; Kosmos infinituaren aurrian gure txikitasunaren errealidadia
agirixan lagatzeko bakarrik ez da  izango, seguru.

Txaskarrilluen artian, hamen batzuek:
Entzule batek galdetu eban ia zegaittik ez dan Txillardegi euskaltzain.
Patxi Zabaletak zeozer esatera bihartuta, itxuria, Euskaltzaindiko
"zentralismo demokratikua" aittatu eban, baiņa Ramon Labaienek bota
eban, bere-beria daben txispa horrekin: "Euskaltzaindiak merezi ez


duelako".


Egon zan beste interbenziņo bat EHUak Txillardegi baztartuta euki dabela
salatuz.
Baitta beste bat be. "Politikazko ibilbidea"  hitzaldi txandia zan, ez
neban nik entzuterik izan, Txillida-lekutik berandu heldu nintzalako,
kontau desten moduan doia orduan: Aralarren ekitaldixetan bere
"numerotxua" egitten daben emakume baten aldetik, Txillardegi Aralarren
partaide dalako-edo itxuria, iņundik iņora momentu horretan egokixa ez
zan presuen gaiņian jardun ei zeban, nahiko modu zatarrian. Iņok ez ei
zetsan jaramonik egin.
Aa!, eta Markos Zapiain "in person" ezagutzeko aukeria euki nebala.

Amaitzeko. Zorionak Elkar argitaletxiari, eta erregu bat: hitzaldi eta
aurkezpen guztiak publikatzekua; baitta jendian aldetiko parte-hartze
guztiak ahal izan ezkero. Hitzaldixak bikaiņak benetan, baiņa baitta
aurkezpenak be. Koldo Izagirrek egin ebana zoragarrixa; poeta ofiziua
nabarmena dau horraittiok!

Serafin.













----------------------------------------------------------------------------
----


_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



------------------------------------------------------------------------

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]





_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to