Serafin Basauri(e)k dio:
Ez jakixat zer egin! Nik BBCa eta batez be "La cinq" eta "Arte" galtzia penagarrixa begittantzen jatak. Internetera lotzeko kable-modema jartzia merezi jok? ADSLa eukitta? Ze irixten jak?. Noraezian nabik.
Xabierrek esan bezela, La cinq hor mantentzen da (BBC eta Arte, galdu berriz).
Baina telebista kateek ez lukete efekturik izan behar norberaren aukeran.
Euskaltelek oinarrizko telefono kuotarekin (Ventana Euskaltel deitzen diote) telebista kateak ematen ditu, baina ez dago oraingo antena kabletik deskonektatu beharrik. Lankide batek esan dit bi aukerak dauzkala, selektore baten bidez. Hori norberaren elektrizistak egin behar baina.
Internetari dagokionez eta zu ezagututa, Serafin, nik uste dot kableak eskaintzen dituen 128KB-ekin nahikoa izango duzula, eta prezioz ere ADSL-a baino merkexeago aterako zaizu seguruenez.
Telefono tarifetan, auskalo. Ez dago jakiterik. Hainbeste nahasten dituzte tarifak bata bestearekin alderatzeko modurik ez edukitzeko, ez dela jakiten zein dan merkeagoa.
Orduan nere gomendioa:
Erabaki Internet eta telefonoaren inguruko interesen arabera. Euskaltelera pasatzea erabaki ezkero, esan teknikoari uzteko han Euskalteleko toma prest, baina zuk lehengo antenarekin jarraitu nahi duzula, eta listo. Edo hobeto, Txiriokale alderako antena entxufean, jarri Euskaltel, eta patio aldera dagoen entxufean, jarraitu antena zaharrarekin.
Gari
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]