At 13:08 2004/09/16, you wrote:

Ba, Arambarri/Aranberri sakatu eta Googlen nere bloga agertzen denez gero
lehen aukeren artean, erabat sinestuta nengoen zuen "entxufea" zela, ez
behintzat formula matematiko baten ondorioa”


Teorixan ez dago modurik Google engainatzeko. Ezta ordainduta bez. Bakotxak merezi daben lekua ei daka (berriz dińot, teorixan).

Dana dala, nik uste dot zure webguniak merezi dabena baińo toki txarragua dakala. Ez webgunia hobia edo txarragua dalako, baizik eta Aranberritarreri buruz zure webguniak dakan besteko informazińorik ez dagolako beste ińun. Epe motzera, "aranberri" (eta aldaerak) bilatuta lehenengo postua euki biharko zenduke.

Arazo txiki bat dakazu. Orrialdieri izena emoteko orduan, A1, B1, B2, C4... izendatu dozuz. Atalak eta azpiatalak sortzia eta antolatzia lortu dozu hola. Fenomeno. Baina emaitza hobiak lortuko zendukez, orrialdieri beste izen batzuk ipini ezkero. Esate baterako:
B1: arambarri_01
B2: aranberri_01
B3: aranberri_02
...
C1: mendizabal_01


eta abar. (edo antzerako beste izen batzuk).

URL horretan zer agertzen dan garrantzi haundikua da Googlen leku ona lortzeko. Adibide garbi bat. "Mendizabal" bilatuta ez da zure bloga agertzen. "Aramberri C1" bilatuta, ostera, Mendizabaltarren orrialdia agertzen da (orrialde horren izena C1 dalako).

Erabagi biharko dozuna da, ia zein aldaerari nahi detsazun emotia lehentasuna: Aranberri, Aramberri, Aranbarri, Arambarri... Ahal dala, pare bat orrialdetan behintzat, lau aldaerok sartuizuz (ahalik eta gehixen eta ugarixen), bilatzailietan dana batera agertzeko. Ahal badozu, orrialde orokorren baten.
Bai hamen:
http://www.eibar.org/blogak/amatino/images/B1
Eta hamen:
http://www.eibar.org/blogak/amatino/images/B2


Holan oindiokan gorago agertuko zara zerrendetan. Esate baterako, Aramberri edo Mendizabal bilatuta, oindiokan ez dozu lortzen emaitza onegirik. Ia epe motzera.

Asier




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to