Asierrek gomendatu bezala eta Larreategiren errezeta jarraituz, aldatu 
ditut blogeko ID guztiak eta baita, ahal den neurrian, izen propioei 
deklinabidea kendu ere.

Auskalo zeintzuk izango ote diren emaitzak baina, hasteko, zorioneko 
makina "orojakileak" ez du oraindik sumatu aldaketarik egin dudanik. 
Hobeto esan, sumatu du aldaketarik izan dela (ez baitu lehengo 
helbidean ezer aurkitzen eta "error" dio) baina ez du oraindik ordezko 
berririk aurkitu. 

Beraz, Gari maitea, makina bizkorra bai baina... ez nonbait segundu 
batean. Baina tira, ez omen zen "Erroma egun batean irabazi".

Ondo lo egin, bihar astelehena da-ta.

Amatiņo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to