-- Nik ez jakixat zein dan zuzenena eta ez nok lojikatan sartuko. Baiña dakidan bakarra zera da: Nere etxian beti "lo hartu dozu", "ezeik lorik hartu", "lo hartu juat" eta horrelakuak esan izan dittugula. Euskera batuan erakutsi zeskuela "loak hartu zaitu" eta horrelakoak esaten.
- Uste dot, uste, Bizkaian-Bizkaian, hainbat tokitan behintzat, espresiño normala dala, andrian familixangatik diñot. Nik etxian eta inguruan be sekula ez neban entzun "Martxoak 1" eta halako espresiñoak, bakarrik leiduz, """"batuan""", baina andrian familixan erabat normala da esatea "gaur Martxoak hamabi dituz/dekoz", esateko gaur martxoan hamabixa dela. i.t.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]