Neri izugarri gustatu izan zaizkit betidanik ozpinetan marinatutako 
antxoak oliotan (bokeroiak edo...).

Aurreko astean arraindegian ikusi nituen txitxarro txikiak eta, garbi-
garbi eginda, antxoak balira bezala jarri nituen. Primeran, gutizia 
hutsa.

Ondoren beste horrenbeste frogatu dut berdelaz eta atunaz eta... 
Berdela dezente ona eta atuna, ostera, gordin samarra.

Dena den, txitxarroa ozpinetan behintzat, guztiz gomendagarria. 

Amatiņo



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to