Amaia(e)k dio:

Adaptazio garaian nabilen andereņoa nauzu, eta bidaliko nizkizuke
pedagogiaren aldetik eta psikologiaren aldetik garai horrek umeari, gurasoei

Aupa Amaia,

Ni ados adaptazio beharrarekin, ez pentsatu kontra nagoenik. Baina ikusten dut adaptazio prozesu berak ere, segun eta zein umerekin, adaptazioa behar duela ere. Hori da nire mezuan esan nahi nuena. Batzuk badaudela edozein koadrilla eta planekin lehenengo egunetik pozik joango liratekeenak, eta beste batzuk aldiz, 6 hilabete behar dituztela andereņoarekin lasai egoteko. Badakit hori maila batean aplikatzen dela, baina ezagutzen dut umeren bat lasai asko edonorekin joaten zena, eta adaptazio prozesuan atzerakada izan zuena, ama edo amama beti alboan zeukalako.

Bestalde, pentsatzen dut haurrek adaptazioa lehenengo aste horietan baino, aurreko 2 urteetan ondo egin beharra izaten dutela, egun horretara arazo gabe iristeko. Baina hori beste arazo bat da. Lehen umeak kalean zebiltzan beti, txiki-txikitatik, anai-arreba nagusiago batekin eta edozeinekin tratuan. Orain gauzak konpartimentatu ditugu (orain etxean bideoa, zu bakarrik, gero goazen parkera, jolastu mutiko horrekin eta abar...) eta iraila iristerakoan datoz arazoak.

Animo txikiekin!

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to