Luistxok:

>Alardearen kontuan eman ohi duen >azalpen hipokrita eta negargarri berbera,
> Jauregi honek.


Jauregik badu hotel dotore bat "Kopa" bidegurutzearen ondoan. Kafetxo bat
hartzera joan ginen. Egunkariak dituzte bezeroentzat, guztiak espainolez,
aukera ederra: Vocento-ko guztiak, ABC, El Mundo, El País.  Ez zen ez
Deia-rik, ez Gara-rik ezta jakina Berria-rik ere.

Nire aitaginarrebak uko egin zion deus hartzeari eta kexatzeko papera eskatu
eta bete genuen. Bezeroen jatorria kontuan hartuta egin zutela egunkarien
aukera erantzun ziguten.

Egun batzuen buruan, "Bertatik bertara"n erreportaia bat eskaini zioten
hotelari. Bezero gehienak Bilbotik zetozkiela adierazi zuten bertako
arduradunek.

Urte pare bat lehenago, Hondarribiko zinegotzi batek  Irungo Alardean zihoan
neska bati garagardo lata bat bete garagardo jaurtiki, ahoan jo eta
ospitalera igo behar izan zuten.

Bullyingaren ondorio txarretako bat da  txikitan halakoak pairaturikoek gero
politiko bilakatzen direla. Jack Straw-ren kasu ezagunaz gainera, gure
ordezkari asko franko sufriturikoak dira txikitan, eta politika erabiltzeko
joera dute, "herriari zerbitzatu" eta jendaurreko zoragarrikeria horien
azpitik, haurtzaroan eta gaztaroan pairatua agintekeriaz eta larderiaz
ordainarazteko, sarritan ohartzeke.



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to