Guztiz ados Holandako parlamentuaren erabakiarekin: diru publikoz ordaindutakoak, jabari publiko bihurtu daitezela.

1) Baina, honi buruz zehaztasun bat Eusko Jaurlaritzak eta beste administrazio batzuk enkargatzen dituzten ikerketen inguruan. Esate baterako, Garik aipatzen dituen analisi soziologiko edo txosten sektorialei buruz.

Jaurlaritzako lehiaketa publikotara ateratzen diren kontratazioetako baldintza pleguetan, konfidentzialtasunaz gain, klausula bat dago eskubide guztiak garbi Jaurlaritzaren esku usten direla esaten duena.

Adibidez, ordenadorean dudan plegu administratibo batetik kopiatzen dut arau orokorrak 14.4 puntuan dioena:

"Todos los derechos de propiedad intelectual y de "copyright" que se pueden derivar de dichos trabajos serán de la propiedad exclusiva de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi, obligándose las partes a otorgar el documento oportuno cuando, éste sea necesario, para la debida constancia pública de este hecho ante cualquier Organismo o registro tanto de la Comunidad Autónoma como de la Administración Central del Estado Español "

Prospektiker, Siadeco, LKS, Ikei, Accenture, Coppers, Unibertsitate sail batek edo nahi duzuen aholkularitza etxeak Jaurlaritzak enkargatuta "Gazteriaren egoerari buruzko ikerketa", edo "Ertzaintzaren materialaren egoerari buruzko txostena", edo kontratupean beste edozein txosten egiten badu, txosten horren eskudideak PUBLIKOAK dira, Administrazioarenak.

Izan ere, aholkularitza munduan "moskeo" apur bat zegoen klausula horrekin ... Esate baterako, beste lankide batzuekin batera nik egindako lau txosten argitaratuta ditu Jaurlaritzak, eta bat kenduta, ez dago aipamenik ez egileena ez ikerketa horiek egin zituen aholkularitza etxearena.

Beste kontu bat da copyright edo copyleft duen, txostena publikoa egiten den edo administrazioak publikoa ez egitea erabakitzen duen.

Demagun, poliziaren materiala eta metodoek guztiz zaharkituta daudela edo ez dakit zein herritan suizidio tasa kristona dela esaten duten txostenak daudela. Agian publikoa egin behar da, edo agian momentuz publikoa egin gabe, arazo horiek konpontzeko neurriak jarri behar dira.

Erabakia politikoa da, baina txostenaren edukia publikoa (administrazioarena) da. Uste dut Estatu Batuetan, 25 urte pasa ondoren, horrelako txosten guztiak argira atera behar direla.

Dena den, nik uste enkargatu eta egiten diren txosten eta lan gehienak copyleft moduan banatzekoak direla.

2) Baina, ikusi dudanez ez da gauza bera gertatzen Administrazioak diruz lagunduta egindako ekoizpenarekin: euskara, kultura, ikerketa, gizarte gaiak, ... arloetan

Ez dut garbi ikusten bereiztasun hau: dirulaguntzarekin ez delako ordaintzen ekoizpenaren %100a izango da, agian? Baliteke, baina nik uste dirulaguntzak lanaren %50-60-70a edo estaltzen badu, publikoa beharko luke izan. Aldiz, bakarrik %10a edo 15a estaltzen badu, bada ez litzateke zertan publikoa izan behar. En fin, eztabaidagarria listoia non ipini.

Ez dakit salbuespenik egon daitezkeen eta zergaitik, baina nere ustez Administrazioak ekoizpen bat horrelako portzentaiekin diruz laguntzeko baldintza izan beharko luke publikoa izatea, eta gainera publikoki banatzea, copyleft.

3) Baina, kasu ezberdin gehiago okurritzen zaizkit: hirugarren bat administrazio publikoaren erakundeek egindako lana litzateke: publikoki ordainduta badago, badirudi printzipioz publikoa izan beharko lukeela.

Esate baterako, Azti-n edo Neiker-en egiten den ikerketa gehien bat diru publikoz ordainduta dago.

Baina, lortzen diren emaitzak guztiz publikoak izan behar dute? edo bakarrik ikerketa hori ordaintzen dituzten EAE-ko herritarrentzat izan behar dute? edo erakunde horiek sortzera eraman zuen sektoreko enpreseentzat, azken finean erakunde hauek enpresa edo sektore horien lehiakortasuna hobetzeko sortu zirelako? Lehenengoaren aldekoa naiz, printzipioz, baina ... zalantzak sortu daitezke zenbait kasutan.

Beno, barkatu. Larregi luzatu naiz publikoki ordaintzen diren lan gehienetan (ez guztietan) copyright eskubideak administrazioarenak (publikoak) direla esateko...., beste kontu bat publikoki banatzen diren edo ez da :-)

eneko


Demagun Eusko Jaurlaritzak diru bat ordaintzen duela liburu bat ateratzeko (analisi soziologiko bat, txosten sektorial bat, edo aldizkari bat). Gogoratu dezagun Eusko Jaurlaritzaren dirua, denon dirua dela (porsiakaso). Kontua da gero eduki horrek jabe bat izaten duela, Copyright baten bidez babestua, eta nik ezin dezaket eduki hori beste ezertarako berrerabili, ez bada autorearen baimenaz. Guk ordaindu dugu, guk enkargatuta, baina itxuraz ez da gurea. Hau da marka!
Hori egunero gertatzen da paperaren munduan.



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to