Sinisteko modukoa nik uste.

> lagun batek kontatua (egia esaten du beti):

Komunikazioa edo trasmisioa alderantzizko zentzuan bideratzen ere
badihardute: "Garunen ataria" edo "Brain Gate" izeneko mikro-txipa asmatu
dute Cyberkinetics-ekoek eta "Brain Gate" hori neuronekin harremanetan
jartzen omen da. Momentuz 100 bat neuronekin komunikatzeko gai da (hori
egiteko modu ezberdinak omen daude), eta neurona horietatik informazioa
jasotzen du.

Total, tresna horren bidez eta soilik pentsakera erabiliz, paraplejiko
batek e-postazko mezua bidali omen du.

http://www.astroseti.org/vernew.php?codigo=682
edo
http://www.astroseti.org/vernew.php?codigo=682

Suposatzen dut txip eta neuronen arteko komunikazio mota berri honi
erabilera asko aurkituko dizkiotela horrelako egoeretan dagoen
jendearentzat eta familientzat (bestalde, robot lagungarrietan ari dira
lanean: http://www.swissinfo.org/sen/Swissinfo.html?
siteSect=105&sid=5273809 seguru etorkizunean biak lotzen dituztela).

Izugarrizko abantailak momentuz paraplejikoak ez garenontzat ere. Mikro-
txipari esker, pentsatu ahala ordenagailua, mikro-uhinen aparatua,
garbigailua, ontzi-garbigailua edo beste mila aparatu edo robot erabiltzeko
kapazak izango gara!

... baina ez dakit horrek erakargarriagoak egingo gaituen :-)

eneko


>
> amaginarreba dejeneraziozko gaixotasun gaizto horietako batek jo du, ez
> dago zereginik
>
> hurrupatzeko eta xurgatzeko orduan arazoak ditu
>
> kontua da txip bat sartu diotela eta bere senideek...
>
> urrutiko kontrolagailu (telebistarenaren antzeko) baten bitartez
> manejatzen dutela!



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to