Zerrendakide berria daukagu. Aitor Alberdi, zinegotzia Eibarko udalbatzean (EAJ-EA).

Ongi etorri Aitor. Idazteko, badakizu, idatzi hona: [EMAIL PROTECTED]

Honela aurkezten du berak bere burua:


From: " Aitor Alberdi" <[EMAIL PROTECTED]>

Agur t'erdi,

Eibartarrak posta zerrendan partaide izateko norberak bere burua azaldu
behar duenez, hona hemen nitazko bitxikeri batzuk.
Aitor Alberdi naiz, gaur egun Eibarko Udaleko zinegotzia. Nahiz eta
zinegotzi izan, gehienbat Olentzero moduan ezagutzen naute. Benetan paper
politta da Olentzeroz egitea, jakina paper hau egiteko ba "errebuelta "
ederrekua izan behar, nire amak esaten duen moduan "ez dakak gose asko pasau
duan antzik".
Bestalde, esan behar dizuet Mertxe Garatek animau nauela gune honetan parte
hartzera, ez naiz batere aditua "trikimailu" edo ordenadoreekin, beraz anka
sartzerik egingo banu, ba zuen laguntza espero dut.
Onartzen banuzue, hemen izango nauzue bai zuen idatziak irakurtzeko prest,
baita ahal dudana idazteko.
Eutsi goiari. Jaso zazue danok besarkada bero bat, Aitor Alberdi.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to