Argitasun batzuk:

Susperregui ez da katedratikoa. Bi edo hiru bider aurkeztu da oposaketetara baina beti huts egin du. Kazetaritza Fakultateko Dekanoa zen hiru urtetan zehar. Bitarte horretan Fakultatean hainbat eskubideak urratu ziren (irakasle mehatxatuak, ikasle presoak ikasteko ukapena, Egunkariaren itxiera…), baina berak bakar bat ikusi zuen: irakasleen mehatxatuena, eta ezer gutxi egin zuen (edo espero baino asko gutxiago) ikasle presoen kasuan edo Egunkariaren itxieran (gogoratu behar da Martin Ugalde "doctor honoris causa" izendatu genuenean Susperreguik eman zuela izendatze-hitzaldia; baina oso mutu agertu zen Ugaldek jazarpen judiziala pairatu zuenean). Ni ere asko harritu nau Susperregi (Alarde tradizionalistazalea) bullyng-en kontrako plataforma batean ikusteak (teorian, Madrilen zegoen urte sabatiko batekin) eta gero eta zalantza gehiago eta gero eta argitasun gutxiago daukat Hondarribin gertatzen ari den kontu guzti honetaz.




_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to