atzo erantzun nion Arrateri:
artxiboetan dago, maitasunen gutunen lehiaketaz badiharduzu behintzat... http://article.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/7977
Eibartarrak zerrendako artxiboa sarean daukagu, ia osorik. Ez dago erabat ordenatua eta bilagarri, oraingoz, baina hobetzen joango da.
Ikusi, aurrerapen gisa, nola mezuen artxiboak blog erako itxuran ere irakurri daitezkeen...
http://comments.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/7977
Beta fasean dago hori, baina, jakin dugunez, Arrateko Amak badihardu hori txukuntzeko eta euskaratzeko ahaleginetan.
Beste aukera batzuk... mezuak zenbakituta dagoz. Atzo izan zen 10.000. mezua Eibartarrak zerrendan:
Asier Sarasuari dagokio ohorea:
http://comments.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/10000
Bueno, seguro ez dela hamar milagarrena zehatz, tartean galerak eta errepikaketa batzuk badaude, eta zehatz zehatz ezin esan. Baina artxiboaren numerazioari dagokionez, hori da marka: 1998tik hasi ginenetik...
Hala ere, gure lehen mezua, 1998ko hura, 416. zenbakiarekin dago
http://comments.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/416
Ez dago ordea, ezertxo ere, horren aurretik.
Hortaz, 10.000 mezuaren saria nori ematen diogu? Asierri ala 10416.a idazten duenari?
Blog erako interfaze berriak, atzera begiratzeko aukera ematen digu. Zertan geniharduen duela bost urte?
Horra:
http://blog.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/day=19991110
web helbide honetako azken aldagaia, day horren ondokoa, data da, 1999 urtea, 11 hilabetea (azaroa), 10 eguna.
Beste edozein egunekin berdin egin leike.
Luistxo
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]