Ni Frantziaz eta Iparraldeaz ari nintzen. Bataz zein besteaz. Nik badakit
"Marie" izena erabat erabilia dela Frantzian, baina han ba al dago Pilar,
Almudena, Rocío eta horrelakoen parekorik? 
Eta, aldi berean, ez dut uste Iparraldean hemengo Arrate, Begoña, Itziar,
Uxue, Arritokieta eta abarren pareko tradiziorik dagoenik.
Zergatik?
Amatiño


-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Garikoitz Araolaza
Enviado el: lunes, 15 de noviembre de 2004 8:44
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Ama Birjina izenak

Amatiñok:

> Konturatu zerate Iparraldean ez dagoela Hegoalde honetan horren
>
>errotua dugun Ama Birjina tradiziorik? Andra Mari izena bera ere ez 
>dute batere erabiltzen.
>
Ez dakit Frantzian izen hain normala dan, baina bazegoen Marie-Jose Perec
izeneko belozista on bat:

http://www.infoplease.com/ipsa/A0109537.html

Baina agian Amatiño iparraldeaz bakarrik ari zen...

Bestalde entzuna dut AEBtan oso arrotza egiten zaiela gure artean Jesus
izenekoak daudela jakitea. Beraientzat, pertsona batentzat oso izen
pretentziosoa omen da, Jaungoikoa izena edukitzearen parekoa. 
(Portzierto, Elgoibarren bazegoen Jaungoikoa ezizena zuen bat, ez dakit
igeltseroa ez zan... igual horrek zerikusia zeukan.)

Gari

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to