Aitortzen dot, Josu Lavinek egiten daben gauza guztiekiko kuriosidade haundia daukat, baina ez egindako gauzengaittik baizik eta Josu berarengaittik. Zer esanik ez bere (ex?)lagun Gutierrez "listilloaren"gaitik, azkenaldixan Florentziatik Berriako gutun sailean baino ez dotena irakortzen...
O.



--- 3ARRANO Euskalgintza Taldea
<[EMAIL PROTECTED]> escribió:



- EKIMENA: Euskara eta Euskal Herria

Ofizialki astelehenean irekiko da www.ekimena.tk
webgunea. Bertan zuen
ekimenak aurkeztu eta besteenak eztabaidatu ahal
izango dituzue. Eta
hauetariko batekin ados bazaudete, bertara
atxikitzeko aukera izango duzue.
Egitasmo hau Josu Lavinekin elkarlanean egin dugu.


- 3ARRANOren webgunea

Nahiz eta guztiz bukaturik ez dagoen, laster
aurkeztuko dugu webgunea
ofizialki, eta ohiko martxara itzuliko gara,
erizpideak gehituz,
Konputa[EH] argitaratuz,...


- HIRU agerkaria

Hau ere laster egongo da martxan.

- GAILUe eta JOKUAK

Orain arte bezala jarraituko dugu GAILUe-n,
programak euskararatuz. Azkena
euskararatu duguna poEdit izan da,
PO fitxategiak sortzeko gailu ezaguna. Fitxategi
hauek programen
itzulpenetarako erabiltzen dira. Gure webgunean lor
dezakezue Windowserako
bertsioa.

GNUbik jokua euskararatu dugu, Linuxerako RUBIK
jokua. Eta
baita ColorSnatch ere, honakoa Linux, BSD eta
Windowserako. Joku
entretenigarri hau laster eskuratu ahal izango duzue
gure webgunean.

Beste joku bat euskararatzen ere ari gara: Fish
Fillets - Next Generation.
70 maila ezberdin dituen joku ederra, Linux, BSD,
MAC eta Windowserako.

ETA GEHIAGO ERE EGINGO DUGU



3ARRANO Euskalgintza Taldea
Bagabiltza, eta lortuko dugu EUSKAL Herria

[EMAIL PROTECTED]
http://www.3arrano.tk



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to