Asier:

(...) Izan be, gizonezkua izanda, ni neu be ezin naiz sartu Amatiñoren elkarte horretan.

Hori ez da egixa, Asier. Nik gizonezkua izanda, euki dot aukeria elkarte horretan afaltzekua, eta andrazkua izan banintz, ez neuke aukera hori eukiko.


Esplikauko dot.

Korresponsala nintzala Egin-erako Eibarren, prentsaurrekua iluntze baten, Peña Taurina Eibarresa eta Peña Pedrucho, euren asmua zala laster bat eittia eta hola (oiñ Peña bakarra dira, baina itxuria ez dabe Toroseibar.com iragarri arren, martxan jartzerik euki).

Enfin, juan giñan prentsaurreko horretara, eta hara, sorpresia!, Oiñ afaltzera konbidauta zaozie periodistok! Rabo de toro de lidia, gaiñera, ez edozer gauza, Kerizpe soziedadian. Baiña, problemia! geure artian andrazko bat zeuan, Marijose Guilabert, Mateo Guilabert kazetarixan alaba kazetarixa... Korridazaliak prest agertu ziran Marijoseri afarixa pagatzeko Txaltxanian, Eibarko restoran karuenian, baiña ez dot uste onartu zebanik...

Gaiñerakuak ez genduan 'kontzientzia objeziñorik' planteau, eta ixko-buztana jatera juan giñan.

Behiñ egon naiz Kerizpen bizitzan, eta behin bakarrik jan dot plazan ildako zezena... Pentsatzen dot barixaku bat izan zala.

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to