Amatińo:
BGk esan du hamar urteren buruan desagertuko direla liburua, CDa eta oraingo
zinea. Hainbat irrati eta egunkaritan entzun eta irakurri dut kontu berbera.

Google News bidez albiste bila ibili naiz, eta ez dirudi azkenengo hilabete hauetan holakorik esan duenik Gatesek. Edo esan badu, Espainiako prentsa enteratu da, baina ez ingelesezko munduko hedabiderik.


Hamar urte barru komunikazioa zer izango den, beste hauek pronostikatu dute:
Flash animazio batek osatutako pelikulatxo bat da, soinua entzun behar da ingelesezko diskurtsoa eta haria jarraitzeko
http://snarkmarket.com/blog/snarkives/media_galaxy/googlezon_lives/ blog sarreran dagoen lotura batean dago.


Probokazio ausart bat da, fantasia puntu batekin, baina bueno, pentsatzeko edo... 2014. urtertik "bidalitako transmisio" gisa aurkeztu dute egileek.

The New York Times eta Google-ren arteko lehia eta pleito bat irudikatzen da, eta Google-k irabazten du.

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to