Epa Hiru egunian konektau barik eta hau guztiau! Mezu guztiak irakorri barik erantzun bihar dot. Haluzinauta nago. Flipauta, harrittuta. Gure aittan soziedadian androk ezin gara bazkide izan. Sartu bai. Gu bi ahizta eta anaia gara. Soziedadian bazkide barrixa egitten hasi dira, bazkidien semiak eta suhiñak (beraz, 70 urte inguruko jendia ez da). Gure anaia bazkide izan leike. Ondo. Gu ez. Txarto, baiña gure senarrak BAI. Hipermegamaxitxarto. Ni ez nago ezkonduta, gaiñera, asmorik be ez. Baiña ezkonduko banitz ezagutzen ez doten batek nik baiño eskubide gehixago daka, beste ugaltze aparato bat dakalako! Horren aurrian aittari planteu netsan: Zer gertauko litzake ezkondu, senarra bazkide egin eta bananduko bagiña? Gure aittan ondasun bat (bai, dirua be tartian dago, soziedade bat dirutxo politta izan leike) beste baten eskuetan geratuko litzake. Planteamentu horren aurrian (ordura arte imaginau be ez eben egitten euren alabatzuak dibortziauko ziranik!) erantzun bat emon eben: bazkidetzatik kendu. A! eta alaba bakarra izan eta ez bada ezkontzen edo lesbiania bada...hau da, gizon baten "eskuetan" ez badago? Euren alabatxuak andra formalak eta ganorazkuak dira, seguru!! Eta Asierrek esan dabena elkarte horretakua, "Goi argikua" gizonik eskatu dau bertan bazkide egittia? Gaiñera, ez da "herentziaz transmititzen, beste soziedadetan moduan. Ez dakit zein dan elkarte kulturala. Eta afarixana kuadrilliakin? Nik afarixak egitten dittut nahi dotenakin. Ez nahastu gauzak, mesedez. Gizon askok bigarren maillako pertsonak garala uste dabe eta. Odolak su gabe diraki! Leire
--- Asier Sarasua <[EMAIL PROTECTED]> escribió: > > > >Eta bazkide ez izanda galerazten jako > afaltzeko eta berriketarako aukera (ez > >dot esango eskubidea), eta beraz "talde > normaletik" kanpo botatzen zaituzte, > >periferiara kondenatuz. > > > Ez jauna. Periferia eurak dira: 70 urte bueltan > dabizen gizonezko talde > txiki bat; andrazkuekin afaltzeko bildur > diranak, gainera. (eta barkatuko > desta bazkide dan Amatiñok generalizaziño hori > eittia). > > Gizonezkuen elkarte gastronomiko baten sartzen > ez detsuelako lagatzen, > "talde normaletik" kanpo egotia bada, > eibartarren %99 periferian dago. > > > > > > > > Rh-arekin kristona gertutako litzake, gai > politikoa dalako, besterik ez. > > > Diabetikoen elkarteko kide izateko > eskubiderik ez dut aldarrikatzen nik. > >Ez > > > beste inork ere. > > > >Acabaramos! Politikarekin topo egiten badugu > orduan ezin da onartu, bestela > >bai. Bihur dezagun bada sexuarengatiko > diskriminazioa gai politiko, eta > >orduan pista librea izango dugu. > > > ??? Barkatu, ez dot uste holakorik esan > dotenik. Baina bardin da. > > Esan nahi dotena zera da (eta honekin Xabier > Mendigurenen mezuari be > erantzutzen detsat). > > - Nere botua eskatu ezkerio, baiezkua emongo > neuke, jakina. > - Aitzen dot andrazkuak diskriminauta sentitzia > > Baina: > > 1.- Ez dot uste benetako diskriminaziñua danik. > Alde batetik, Garik lehen > aittatu daben kontu bategaittik: ez dihardugu > berbetan oinarrizko > eskubidietaz (askatasuna, lana, hezkuntza, > etxebizitza...), elkarte pribatu > baten afaltzera sartzeko eskubidiaz baizik. Ni > gaur gabian ez noia Garin > kuadrillian afarira, eta bixar ez noia nere > andrian kuadrillian afarira. > Izan be, gizonezkua izanda, ni neu be ezin naiz > sartu Amatiñoren elkarte > horretan. > > 2.- Kontu hau ezin da aittu arrazoi historikuak > kontuan hartu barik. > Hau da, baltzak bakarrik partaide dittuan > elkartia ez da razista; zurixak > bakarrik dakazena bai. > Homesexualen taldiak ez dira baztartzailiak, > heterosexualenak bai. > Emakumien elkartiak sortzia aurrerapauso > haundixa da; gizonezkuena bakarrik > bada, atzerapausua. > > Hori aitzeko, arrazoi historikuak bakarrik euki > leikez kontuan. > Emakumia diskriminatuta eta zapalduta egon da > ixa beti, eta orduan > bardintasuna eskatzen dau bizitzako esparru > guzti-guztietan. Konforme (kasu > batzuetan ridikulua iruditzen jatan arren). > > Eibarren badagoz andrazkuak bakarrik sartu > leikiazen elkarte eta lokalak. > Nik dakidala, gitxienez, gimnasio bat, > soziedade bat, eta elkarte kultural bat. > Nik ez dot uste ni diskriminatzen nabenik. > Euren arauak dakezela bakarrik. > > Andrazkuak be bardina sentitzen dabenian, > bardintasuna hurrago dagola esan > nahiko dau. > > Asier > > > > > > > > > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: > [EMAIL PROTECTED] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: > [EMAIL PROTECTED] > ______________________________________________ Renovamos el Correo Yahoo!: ¡100 MB GRATIS! Nuevos servicios, más seguridad http://correo.yahoo.es
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]