Pozten naiz!!! Itxura danez badugu entzulerik!!!
Iada pentsatzen hasia nengoen inork ez gintuela entzuten, ze azken boladan lagunek ere ez digute kasurik egiten!!!
Seinalearekin ni ere moskeatuta nago, ze playlist-ak hau da, programarik ez dagoenean entzuten den musika, altuago entzuten da, programa bera baino, baina bolumena igotzean saturatu egiten du.
Honena kaskoekin egitea programa izango zan, baina guk ezin...
Konponduko diau nola edo ala.


Ta badakizue, igande eta asteazken gauetan 22:30 inguruan ERREPIDE GALDUA!!!! Garai guztietako rock-az gozatzeko aukera.


Jatsu

oier gorosabel larrañaga(e)k dio:

Yat-su-san:
Eguaztena da eta zuen programia (uste dot) entzutzen najabilk Matrallakon.
OSO ONA.
Musika klase hori gustatzen jatana izango dok, noski: Led Zeppelin, David Bowie, Cream, Camel... eta aukeraketa ona eta potentia.
Baina baina...
...kontuz! Seinalea altuegi bidaltzen zabizie, eta sonidúa saturatuegixa (nahastien mahaixaren pilotuari ezeixozue anaranjatuan sartzen laga). Hobe da apur bat bajuago bidaltzia seinalea, gero etxean bolumena igo eta listo, ondo eta garbi entzungo da. Baina sonidúa saturatuta urtetzen bajok radixotik, etxian ez dago konpontzerik: kirri-karra pillo batekin entzungo da, oso desatsegina.
Segi holan, zorixonak!


------------------------------------------------------------------------

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to