Mendigreenek:
"Orain dela hilabete batzuk Anjel Lertxundik idatzi zuen horretaz Berria-ko
bere txokoan."
 
Bai jauna. Hemerotekan begiratuta, hortxe dago. Dana dala, "orain dela hilabete batzuk"... arin pasetan jatzu zuri denpora, e Xabi? Hemerotekaren arabera, 2003ko uztailaren 16an idatzi eban Lertxundik artikulu hau:
 

Jingoismoaz

Noam Chomskyk bere azken liburuan, Kennedy eta Reagan-i buruz ari delarik: «Bi lehendakariak jingoistak ziren, eta biak ala biak saiatu ziren hiritarrak izutzen histeria militaristaren eta jingoismoaren bidez» (Obra esencial, Cátedra).

Kontsultatu ditudan euskal hiztegiek ez dute jingoismo hitza jaso. Larousse entziklopediak, berriz: «Britainiarren aberkoikeria sutsuari emandako izena; jatorri ezezaguneko By Jingo! espresioa du oinarri».

Laroussek nahi duena esango du, baina soldadu britainiarren oihu aberkoiak badu, Azkueren ustez, jatorri jatorra: Bai Jinko! euskalduna. Ingelesak, Ipar Euskal Herriaren jabe egin ziren garai luzean (1154-1453), jabetu ziren, nonbait, euskaldunei oso sarri entzuten zieten espresioaz ere.

Espresioaz jabetu ziren, baina ez, bai Jinko!, aberkoikeria sutsuaren monopolioaz.

 

Xabier Mendiguren <[EMAIL PROTECTED]> wrote:

Bai, gehiagotan ere azaldu da "jingo" hori euskarazkoa dela. Beste azalpen
historiko batekin baina: Lapurdi zenbait mendetan Ingalaterrako koroarena
izan zen (1200-1500 bitarte horretan edo); inguru horretan "jinko" esango
zuten, "jinkoarren" egingo zuten birao, eta hor ibilitako ingelesek eramango
zuten etxera "by jingo" delakoa.

Orain dela hilabete batzuk Anjel Lertxundik idatzi zuen horretaz Berria-ko
bere txokoan.

X.


el 14/12/04 09:35, Gari Araolaza en [EMAIL PROTECTED] escribió:

> Hau denez foro guztiz filologoa...
>
> Ez dakit oso fiablea den, baina hemen esaten dute inglesezko "jingo"
> hitza euskaratik eratorrita datorrela:
>
> http://www.bartleby.com/81/9223.html
>
> /"By Jingo/ or /By the Living Jingo./ Basque ³Jainko,² the Supreme
> Being. In corroboration of this derivation it may be stated that Edward
> I. had Basque mountaineers conveyed to England to take part in the
> conquest of Wales, and the Plantagenets held the Basque provinces in
> possession."
>
> Eduardo I. erregeak euskaldunak eraman omen zituen Inglaterrara Gales-en
> konkistara.
>
> Hemen aurkituta:
> http://doublethinkdouble.blogspot.com/2004/12/by-jingo-what-coincidence.html
>
> Gari
>
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



Nuevo Correo Yahoo!
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to