Nere alabiak aurkezpena ein bihar zebala-ta, gaur gabian Donostiako Kursaaleko kontzertuan egon naiz. Bidian, kale-baztarrian, aspaldi ezautzen doten enpresarixo batiaz tope ein dot eta, ezustian, oin hurrengo bere taillarrian euki zeban sustuan barri emon desta. Itxura danez azkenengo hillabete honetan lehergailuz erasotuta izan diran enpresetako bat beria da. Abixua jaso, ordaindu ez eta...
Ze moduz galdetu eta... bera ondo ei dago, andria jota, bildurtuta, eta gaiñerako familixia jakinezta zer ein. Egunero auto azpixan beiratzen hasi ei da. Halakoetan gertau izaten danez, bere izena ez da iñon agertu, andria ixiltzen ahaleginduko da eta seme-alabok ez dabe aittuko zeaittik aittari eitten detsen holakorik eta, badaezpadan, nahixo izango dabe euren ikastolan iñok bape ez jakitzia (eta eurak besterik uste arren... merezitakua balitz?) Donostiatik bueltan etorri naiz pentsatzen periodikuetan agertzerik be ez daken biktimak birritan dirala biktimak. Batetik erasotuak diralako, bape arrazorik barik gaiñera; eta, bestetik, erasotuak diranik be esaterik ez dakelako. Burua makurtu, ixildu eta aguanta metxa. Gatx honetarako ez dago ez errezetarik eta ez protokolo santurik. Baten batek pentsauko dau, badator barriro Amatiño bere liuekin. Baiña ez nator hamen iñok ezautzen ez daben enpresarixo baten tristurak kontatzera (gaiñera, enpresarixua izanda, seguru lotsagarrikerixaren bat ein dauala). Ez, hau kontatzen dot gaur jakin dotelako Eibarren jaixua dana. Nik beti, beste hainbaten aurrian beti, giputxez ein izan dot beraaz, eta gaur bixok, buruz buru, jakin dot eibartarra dala eta nik baiño askoz be "eibartarrago" berba eitten dauala. Baiña gure eibartar anonimuak ez dau gure laguntzarik, besarkadarik edo animorik jasoko. Ez. Iñor ez da mobiduko eta ez mobilizauko. Biktima onak (guriak) eta gaiztuak (bestiak) gitxitxo balira, horra hirugarrena: biktima anonimuak. Frantsesak heroi anonimuan markia errejistratu zeben eta euskaldunok biktima anonimua asmau dogu. Baiña, hori bai, herrixan askatasunan izenian. Amatiño
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]