Eibarko Udalak logoa aldatu duela eta, Maitek zera esaten amaitzen du bere
aipamena: "Egia da ez da dala batere erreza logo bat egitea"

-- Ez, ez da batere erraza logo berri ona egitea, baina bada aurrekoa baino
txarragoa sekula ez egiteko errezeta segurua: HOBEA AURKITZEN EZ DEN
BITARTEAN LEHENGOARI EUTSI. Gezurra dirudien arren, beti funtzionatzen du.

   Bestalde, bada gure artean logoak aldatzeko sekulako joera, batere erro
edo sustrairik ez bagenu bezala. Mundu zibilizatuan bi dira beti kontuan
hartzen diren oinarrizko legeak: 1. Administrazio Publiko eta erakundeetan,
ahal dela sekula ez aldatu eta jatorrizkoari eutsi. 2. Enpresa publikoetan
etenbako aldaketa ugari baina txikiak egin, batere jauzi handirik gabe.

   Lehen kasuan jatorriari heltzen zaio eta bigarrenean, berriz, bezeroak
sumatzerik ez dituen aldaketa handiak egiten dira zenbait urteren buruan.

   Eibarko Udalarena, berriz... uste eze Mediterranio itsasbazterrean
turismoari esker bapatean sortutako erresidentzi-auzoren batena dela...

   Amatino

-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] nombre de Maite Rementeria
Enviado el: viernes, 14 de enero de 2005 10:42
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: [eibar] Eibarko logo berria


Atzo post bat sartu naban nere blogean Eibarko Udalaren logo berria dala
eta.

http://www.eibar.org/blogak/maite

Aspaldian trakets samar dabiz Deba bailarako Udaletxeak. Aurtengo
Gabonetan, Elgoibarko Udalaren selloa duen narruzko agenda bat ekarri digu
Olentzerok Elgoibartar guztioi. Buzoian laga dizkigu. Lau hizkuntzatan
gainera!

Gaztekaniaz + Inglesez + Frantzesez + Alemanez

Nik neria buletatu egin dot eta ez naiz bakarra izan!


maite


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to