Bi aste barru Europako Konstituzio Ituna bozkatuko dela eta, ikusten ari
garenak ez dira seriotasunaren seinalerik eredugarrienak. Bistan da Europa
hitzetik hortzera aipatzen den honetan Europa ez dela helburu, aitzakia
baino.
Gobernu espainiarrak ez zuen herri-bozketarik egin beharrik Europako
Ituna
(ez baita Konstituzioa) onartzeko. Madrilgo Gorteetan onartu zitekeen,
Maastricht eta Amsterdamgoak onartu ziren bezala. Baina norbaitek pentsatu
zuen Zapateroren indargarri gerta zitekeela eta... gero gerokoak.
Inori ez zaio Europarik interesatzen. Ikusi besterik ez dago Europaren
inguruan plazaratzen ari den eztabaidaren mami edo muina ez dagozkiola
bozkatu beharreko itunari, barne-politikagintzaren interes hurbilei baino.
Purruztada asko dago eta pedagogia gutxi, arinkeria lartxo eta informazioa
urritxo.
Europa bihurtu nahi dugu gure nahi eta ezinen ispilu, gure mamu guztien
isla. Ondo dago gogoratzea, esaterako, Europak ez duela euskera ofizialtzat
joten. Baina ahaztu gabe, behintzat, euskera ez dela ofiziala ez espainiar
Estatuan, ez Iparraldean, ez eta Nafarroa osoan ere. Europa ote horren
errudun ere?
Proposatzen zaigun urratsa ez omen da �aski�. Jakina, azken berrogeita
hamar urteotan tarteka-marteka eman diren urratsak, banan-banan, �aski� izan
ez ziren bezalaxe. Baina urrats apal haiei esker dugu gaur egun Europako
Legebiltzarra, aduanarik eza, gero eta mugaz gaindiko harreman gehiago,
moneta bakarra eta 25 Estaturen arteko eremu bateratu eta lehiakorra.
Proposatzen zaigun Europa soziala ez omen da �nahiko�. Bapo. Baina
gutxienez onartu beharko genuke munduan den gizarterik sozialena dela eta
jakin ere jakin beharko genuke dugun ongizate horri eusteko Europa elkartua
bera behar dugula indartu. Bestela, jai.
Europa ez zaiola inori ardura salatzen ari dira komunikabideak.
Segurutik
arrazoi dute. Baina ez dutena esaten zera da: beraiek direla Europari batere
garrantzirik eta informaziorik eskaintzen ez dioten lehenak.
Amati�o
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]