At 09:38 07/02/2005, you wrote:
Inork deitu ez nauen saltsan sartzera noa.

Hemen norbaitek proposamena egin du, atxikimendu kolektibo bat eskatzeko auzipetuekin.

Baten batek erantzun du konforme dagoela, baina oro har isiltasuna nagusi.

Isiltasuna nagusi da zerrenda honen jardunean BETI. 100 harpidedun ia, eta gehienetan, mezu gehienei gehienek isiltasunarekin erantzuten diote, ebidentea den bezala. Isiltasuna ez balitz normalena, egunero 1000 mezu izango genituzke...


Zerrenda honek bere arduradunak ditu, eta isiltasuna erantzun-mota bat da.

zerrendak ditu arau hauek: http://www.eibar.org/zerrenda eta ez besterik

norbaitek eskabidea egiten duenean apuntatzeko, eskatzen zaio aurkezpena egiteko, eta aurkezpena bidaltzen duenean, publiko egiten da eta zerrendara gehitzen da lagun hori.

Beste zereginik edo ardurarik ez dute zerrendaren arduradunek. Ala bai?

Administrazioan ere "silencio administrativo" deitzen zitzaion, eta ezezkoak emateko modu bat zen. Modu txarra, hala ere.

Hemen ez dago beste administraziorik goian esandakoa baizik. Eta administrazio horrek ez du, nik gogoratzen dudala SEKULA ERE EZ isiltasun administratiboarekin erantzun: etorri denean apuntatzeko eskaera bat, erantzun egin du behar den bezala, aurkezpena eskatuz.


Zerrendakideen arteko jardunean eta mezu trukean, ez dut uste administrazioak sekula parte hartu duenik. Irainak egon ziren kasu batean, eta mezuz spameatzen zuen beste batean, hartu zuen esku administrazioak. Arazo larri samar batzuk eteteko hartu zuen administrazioak ardura apur bat.

Luistxo

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to