Elena Laka wrote:
 
>Hara noan hurrengo aldian begiratuko dizut kolekzioaren izena eta argitaletxea. Baina niri gehiago sonatzen dit Clásicos Ilustrados izenak... Agian bat baino gehiago ziren?
 
 
Urteak dira horrelako komikirik ez dudala ikusi, baina uste dut Joyas literarias juveniles zela. Laukitxo berde edo gorri bat zeukaten eskuma aldean, goian, eta kolekzioaren izena han agertzen zen.
Atzo egon nitzen berriz Errenteriko haurren liburutegian, hori ziurtatzeko. Han daudenak Clasicos Ilustrados dute izena, baina tomo potoloak dira, Mortadelo eta hauetan Super Humor-ak bezala, zuk diozun horietako hainbat dituztenak, baina funtsean liburu berdinak. 15 tomo daude, eta bakoitzak 7 istorio ditu. Guztira 105. Astean bat irakurrita, badut 2 urterako gozamena!
 Gustatuko litzaidake kolekzio horretan edo besteren batean nobelok komiki moduan irakurri ahal izatea.
Ba Errenterira joatea besterik ez duzu!
Tintin eta Lucky Luck sekula ez zaizkit gustatu, txikitan epel batzuk iruditzen zitzaizkidan. Ez zeukaten zereginik Enrique de Lagardere, mosketeroak, Sandokan, Capitán Trueno, Jabato eta El hombre enmascaradoren ondoan.
Tira, gustuen kontua da, niri edozein komiki gustatzen zitzaidan. Neskentzako ziren komikiak ere irakurtzen nituen, Esther eta horiek!

Eta Errenteriko liburutegian Capitán Truenoren tomo potolo piloa dituzte, eta baita El Corsario de Hierro ere. Jabato ez, tamalez...
  
------------------------------------------------------
Igor Leturia Azkarate
Elhuyar I+G+B
Zelai Haundi kalea, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
(+34) 943 36 30 40
[EMAIL PROTECTED] / www.elhuyar.org
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to