Notaritza orduak eta lanak zerbaitetarako ote?
Nik uste dut laster indargabetuko dutela Aukera Guztiak, eta utziko dutela hauteskundeetatik kanpo.
Baina C planik ba ote? Aurkeztutako zerrendetan, Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista bitxi bat dago, PCTV-EHAK
http://tinyurl.com/3own9 (boletinean, hiru probintzietan aurkeztu dela ikusi daiteke)
Alderdi legal bat, 2002an inskribatua alderdien errejistroan... http://www.elecciones.mir.es/partidos/r_partidos_p.htm
Ez bada C plana, merezi luke izatea. Eta C plana bada, eta halakotzat jo eta indargabetzen badute, D plana ere prest beharko luke Batasuna, laugarrenean aidanez, bere ahotsa egon dadin Legebiltzarrean, ez dudalako uste, laugarrengo aidaneango aukera hori (1.a Batasuna bada, 2.a Aukera Guztiak, eta 3.a EHAK) berriz ere boto inbalidoa izan daitekeenik... Munizipaletan, jeneraletan eta Europakoetan alferrik izan ziren notaritza orduak. Laugarrenean, aidanez.
Luistxo
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]