Julen-ek:
Holako kakalarriakaz, nire galdera Oierri: eta operazinoak ez dau bape-bape minik egiten? molestiatxurik be ez? kili-kilirik, aunke sea?
Kontua da operatzera sartu aurretik likido bat bota zestela begixetara. Likido horrekin dana lanbrotuta ikusten neban eta itxuria anestesikua zan. Orduan, traba dakazu begixetan bustita daudelako eta lanbruagatik, baina hortik aurrera ezebez ez naban sentidu. Klinikatik urten eta balonmano partido batera juan nintzan. Zeuriak ez diran betaurreko lodi batzuk jartzen dituzunean bezala ikusten neban, zati batzuk izugarri argi eta beste batzuk olatuekin. Baina baloia ikusten neban eta porterixak be bai, asike ondo moldatu nintzan. NIk ez dot ez minik ez molestixarik euki, baina ba omen dago jendia mina be euki dabana.
Egixa da poltsikuan min handixa eitxen dabala. NIk suertia euki naban, ze artian gurasoen apopilo nintzan eta itxuria konsiderau zaben ha fallua "de fabrika" zala, eta nahiz eta hogetaka urte izan, ondiok garantixan zauala, asike fabrikantiak asumidu zaben konponketia. Halan da be, ezautzen ditxut kalkuluak ein ditxuenak, eta urtian likidotan eta lentillatan gastatzen dabena kontuan hartuta inbersiņua 7-8 urtian amortizatzen dala diņue.
oier.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]