Hi, ni ez nagok seguru, bai�a uste juat badaguala Eibarko foball ekipuandako apropos egindako ereserki bat. Olabe neska gazte batek egindakua. Zehaztasun gehixagorik ezin deuat emon, bai�a badagok zeozer bai�o gehixago eginda.

Serafin

Imanol Trebi�o(e)k dio:

   Dantzarena leiduta akordatu naiz, lehenagotik naukan pentsatuta eta.
Gure artean bada musikariren bat, ez zarie animatuko Eibar fotbal
taldearentzako ereserki ganorazko bat egiten?
   Beharrezko ezaugarrixak: musika tresna laguntza barik kantatu ahal
izatea, letra inozo-inozoa ez baina korapilatuegia be ezin izan...
   Nire gustuak: Atleticana bai musikaz bai letraz oso ona deritzat,
Errealana edo Alavesana berriz nahiko kaxkarrak -horren modokua egitea ez da
hain gatza izan behar-, Osasunakoa ez juat gogoratzen. Baina bazeuan rock
talde napar bat ekipo txiki bati imno izugarri ona egin zetsana, ez dittut
izenak gogoratzen.
   Pentsaizue, musikariok, pop edo rock doinu bat zoragarria ez bada azkar
samar gelditzen dala ahaztuta, eta publiko zehatz batera baino ez dala
ailegatzen. Baina futbal ereserki on bat... hori betiko da eta mota
guztietako jendeak kantatzeko, hori bai da "LA GLORIA".
   Animo!!!  Nik, botatzeagaittik...
       Trebi.




----- Original Message ----- From: "Luistxo Fernandez" <[EMAIL PROTECTED]> To: <[email protected]> Sent: Friday, April 01, 2005 5:45 PM Subject: [eibar] Dantza tradizio berri bat Arraterako




Hortik jasoa

----------------
Dantza tradizio berri bat sortzera goaz.

Arraten egingo dugu, Arrateko Amaren egunean, irailaren 8an.

"Tradizioa" eta "berria" kontrajarriak direla pentsa liteke, baina uste
dugu "tradizioak" berezkoa duela "berri" izatea, eta sortuko ditugun
dantzak berriak bezain tradizionalak izatea nahi genuke.

Irailaren 8a urruti dago oraindik, baina mimoz prestatu nahi ditugu
dantzak, eta horregatik eskuartean dugun proiektua bere kasa ibiltzen hasi
aurretik, zurekin konpartitu nahi dugu.

Arrateko Amaren dantzen proiektuaren aurkezpen datorren apirilaren 18an
ekitaldia egingo dugu, arratsaldeko 19.30etan, Eibarko Portalea Kultur
Etxeko areto nagusian.

Arrateko Amaren kofradia, Usartza Udal Txistulari Banda, Eibarko
Udal-batza, Arrateko Jai Batzordea, Debabarrenako dantzariak, eta oro


har,


Arratetikuak sentitzen diren guztiei luzatzen diegu aurkezpenara etortzeko
gonbidapena eta egitasmo honetan parte hartzeko deia.

Laster arte,

Kezka Dantza Taldea
Arrateko Amaren dantzak
proiektuaren aurkezpena
Apirilaren 18an, 19.30etan
Eibarko Portalea Kultur Etxean

<http://www.deporeibar.com/dantzak/11>http://www.deporeibar.com/dantzak/11
<mailto:[EMAIL PROTECTED]>[EMAIL PROTECTED]







----------------------------------------------------------------------------
----


_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]




------------------------------------------------------------------------

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to