Judas ena kontzertu haretako gauzarik dibertigarriena dudarik barik. Japan rules !! (Lisabo rena "Musika Lavadora" iruditzen jata)
Gu famelixan jauna giñan, aitxa eta amakin...



Ander Arro-Ita



Mikel Iturria wrote:

Kaixo:

Hondarribikoa da Judas Arrieta izeneko artista bat. Duela zenbait urte
ikusi nuen Kursaal jauregian egin zen Plaza jaialdiaren edizio batean.

Martxel Mariskal hondarribiarraren (Beti Mugan-eko musikaria eta "Me llamo
Ezequiel" eleberria egin zuena) gidoipean-edo, "Egun bat nonahi" (halako
zerbait, barkatu zehatza ez izatea) ikuskizuna egin zuten. Musika Lisabö
taldeak jarri zuen.

Beno ba, Judas Arrietak margotu zuen zuzenean zeozer eta, bukaeran,
Mazinger Z kantua abestu zuen, japonieraz. A zer barreak!

Oso tipo bitxia da hau. Egunkariak fitxatu zuten, uste dut urte horretan
bertan, Korean egin ziren Munduko Futbol Txapelketen komentario freaky-ak
egiteko. 2002an?

¡Puños fuera!



Aupa Igor!

ba bai, zelan ez! Gustora ikusiko neukez barriro saio horreek, eta
eskatzen hasita, abestiok be gustora entzungo neukez. Grabauko dostezuz?
Biba zu!

Eta Espainian 28 kapitulu baino ez ziran emon e? eta nik inpresinoa neukan
Mazinger nire umezaro osoan egon zala presente...


------------------------------------------------------------------------

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to